Dirulaguntzak uholde eta ingurumen-integrazioko arriskura egokitzeko eta babesteko jarduketak egiteko

2024ko apirilak 26 - 2024ko maiatzak 3

    Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak emateko bi deialdi jarri ditu abian tokiko erakundeentzat, uholde eta ingurumen-integrazioko arriskura egokitzeko eta babesteko. Lehenengoa Nafarroa osoko udalerrientzat da, eta bigarrena Ebro Resilience Estrategiako udalerrientzat (Ebro ibaiaren eta haren adar nagusien ibaiertzak), biak Europako Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGeneration-EU.

    Deialdiak xehetasunez ezagutarazteko eta zalantzak argitzeko, honako informazio-jardunaldiak egingo dira:

    • Apirilaren 26an, 12:00etan, Bertizeko Jaurerriko Parke Naturalaren Jauregian. Oieregi.
    • Apirilaren 30ean, 12:00etan, Irunberriko Gizarte-Etxean (Klaustroko plaza, z/g)
    • Maiatzaren 2an, 12:00etan, Funeseko Kultur Etxean (Auroroen plaza, 1)
    • Maiatzaren 3an, 12:00etan, Iruñeko CIVICANeko Auditorioan (Pío XII. etorbidea, 2).

    Bertaratzea baieztatzeko adierazi izen-deiturak, kargua eta ordezkatzen duzuen tokiko erakundea:  IZENA EMAN

    Edo informazio hori  postaz igorri: avarelaa@gan-nik.es

    Jardunaldiaren egitaraua_Kantauriko Arroa

    Jardunaldiaren egitaraua_Ebroko Arroa

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba