Dirulaguntzak titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan energia-efizientziako inbertsioak egiteko
2024ko ekainak 3 - 2024ko azaroak 15

Nafarroako Gobernuak, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.260.000 euroko laguntza-deialdia argitaratu du 2024 eta 2025 urteetarako, eta Nafarroako toki-erakundeek titulartasun publikoko eta erabilera turistikoko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko erabiliko da.
Deialdi honek barne hartzen ditu Nafarroako toki-erakunderen baten jabegokoak diren eraikuntza guztiak eta, gainera, turistei ostatua edo jatetxea eskaintzen dietenak, edo erakusketa-zentroak edo museoak direnak edo bisitarientzako turismo-informazioko guneak eta zerbitzuak direnak. Horretaz gain, jarduera horietarako gutxienez 125m2 eduki beharko dituzte. Hortaz, dirulaguntzatik kanpo geldituko lirateke turismo arreta eskaintzeaz gain bertako biztanleentzako bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten azpiegiturak. Dirulaguntzaren xede diren azpiegiturak, gutxienez, urtean 8 hilabetez jendearentzat irekita egon beharko dira.
Oro har, eraikuntza horietan egindako jarduketek energia berriztaezinaren kontsumoa %30 murriztea lortu beharko dute.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroak15.