Dirulaguntzak baso-suteen arriskuari erantzuteko Udal Jarduketa Plana egiteko
2024ko ekainak 10 - 2024ko ekainak 26
Laguntzetarako 52.000 euroko zuzkidura dago eta onuradunek honakoa bete beharko dute:
- Arrisku handiko eremuetan kokaturik egoteagatik baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana izatera behartuta dauden udalerrien zerrendan egotea, Nafarroako Gobernuak 2022an hartutako erabaki bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezian (INFONAn) ezarritakoarekin bat.
- Dirulaguntzarik jaso ez izana Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko 2023ko deialdian.
Dirulaguntzaren zenbatekoak aipatu plana egitearen kostuaren %50 finantzatuko du; 3.000 euro, gehienez, onuradun bakoitzeko.
Eskaerak telematika bidez aurkezten ahalko dira ekainaren 26ra bitartean.