Campus Rural 2026 programa – NUPeko praktikak

2026ko martxoak 23

Foto evento

    Campus Rural Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Espainiako unibertsitate publikoen ekimena da. Programa horren asmoa da landa ingurunea sustatzea despopulatutako eremuetara giza kapitala eramatea bultzatuz bertako ekoizpen-, gizarte- eta erakunde-sarea dinamizatzeko.

     

    » Zein erakundek har dezakete parte?

    Udalek, mankomunitateek eta bestelako organismoek, elkarteek, merkataritza ganberek, irabazi asmorik gabeko fundazioek eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan kokaturiko legeari jarraiki eratutako edozein enpresak. Begi onez hartuko da, praktika aldiaren eskaintzak bizilekua ere eskaintzea.

     

    » Zeintzuk dira prestakuntza-praktikak eduki beharreko baldintzak?

    • Hiru hilabeteko iraupena izango du, oro har, ekainaren 1etik aurrera. (Graduko ikasleentzako amaiera data beranduenez: abuztuaren 31; masterreko ikasleentzat: irailaren 30a. Aukera duten ikasleak maiatzaren 20tik aurrera hasi ahako lirateke).
    • Egitekoak eskaeran zehaztutako prestakuntza mailarekin eta tituluarekin bat etorri beharko dira.
    • Lehentasuna izango dute praktikak egiteko eskaintzan Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean edo erronka demografikoari aurre egiteko 130 neurriko planean aurreikusitako ekintzekin lotutako zereginak barne hartzen dituzten proposamenak; tokiko ingurunean digitalizazioaren sustapena frogatzen duten proposamenak eta genero ikuspegia kontuan hartzen dutenak.

     

    ​ » Programaren finantzaketa​ 

    Programak ikasleei hilean 1.000 euroko ikasketa-laguntza emateko eta Gizarte Segurantzako gastuak estaltzeko finantziazioa du.

     

    Fundación UPNAk praktikak kudeatuko ditu baina horrek ez dio erakunde parte-hartzaileari gasturik sortuko.

     

    » Nola aurkeztu eskaera? 

    Praktikak egiteko tokiak eskaintzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 23an bukatuko da.

     

    Igorri beherago deskargatu ahalko duzun inprimakia honako helbidera: fundacion.gestionpracticas@unavarra.es.

     

    Erakundeek inprimaki bat baino gehiago aurkezten ahal dute, eskaintza bakoitzean bete beharreko profilak zehaztuta. Halaber, eskaintza bakoitzean postu bat baino gehiago eskatzen ahal dute.

     

    ARGIBIDE GEHIAGO: Campus Rural – 2026

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba