Bizikletentzako azpiegituretarako inbertsioen bidez bizikletaren erabilera sustatzeko dirulaguntzen lehenengo deialdia.
2023ko otsailak 25 - 2023ko apirilak 25
2023ko otsailaren 24ko, ostiraleko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da 01/2023 Ebazpenaren Laburpena, 2023ko otsailaren 17koa, zeinaren bidez onesten baita bizikletentzako azpiegituretarako inbertsioen bidez bizikletaren erabilera sustatzeko dirulaguntzen lehenengo deialdia.
Zehazki, lehenengo deialdi hori 50.000 biztanletik beherako eta probintziako hiriburu ez diren udalei zuzendurik dago. Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.
Eskaerak deialdiaren laburpena EAOn argitaratu (2023/02/24) eta biharamunetik hasita 2 hilabeteko epea egongo da eskaerak aurkezteko eta Espainiako Trenbideen Fundazioak horretarako gaitutako plataformaren bidez aurkeztu beharko dira behar bezala beteta