Bizikidetza eta giza eskubideen arloko jarduerak garatzeko toki erakundeentzako diru laguntzak

2026ko apirilak 30

    Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak memoriarekin, bakearekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotutako laguntza-deialdi bat argitaratu du toki-erakundeentzat. 60.000 euroko aurrekontua du 2026 urterako.

    Eskaerak apirilaren 30era arte aurkez daitezke Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoko fitxetan edo Erregistro Orokor Elektronikoan. Deialdian, biktimek eskubidea duten memoria, aitorpena eta erreparazioa sustatzeko jarduerak aurreikusten dira, bai eta memoriaren eta bizikidetzaren kulturari lotutako balioak zabaltzeari buruzkoak ere.

    Honako jarduera hauek finantzatuko dira:

    I. Memoriaren, biktimen eta giza eskubideen arloko inbertsioak:

    1. 1936ko kolpe militarraren eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak oroitzeko elementuak jartzea (plakak, panelak, monolitoak, etab.).
    2. Terrorismoaren biktimak oroitzeko elementuak jartzea (plakak, panelak, monolitoak, etab.).
    3. Frankismoaren memoriari lotutako ondare-elementuak bizikidetza sustatzeko eta giza eskubideei buruz hausnartzeko leku gisa onartzea.
    4. 33/2013 Foru Legean xedatutakoaren arabera, ikur eta elementu frankistak espazio publikotik kentzea.

    II. Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko jarduerak:

    1. Erakusketak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak, topaketak, lehiaketak eta ekitaldiak, helburu dutenak hausnarketa eta konpromisoa sustatzea bake eta bizikidetza kulturaren balioen gainean, bai eta giza eskubideen urraketak ez errepikatzearen gainean ere.
    2. Bizikidetza lortze aldera egindako jarduerak, helburu dutenak topaketa, elkar ezagutzea  eta elkarrizketa sustatzea sentsibilitate politiko desberdinetako pertsona eta taldeen artean, eta unibertso kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinetakoen artean.
    3. Bizikidetza eraikitzeko planak garatzea.

     

    Prozeduraren urratsak:

    • Dirulaguntzak emateko ebazpena: eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez 4 hilabeteko epean.
    • Gardentasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena: laguntza ematen denetik hilabeteko epean gehienez.

    o Jarduera guztiak abuztuaren 31 baino lehen, egun hori barne, amaitu dituzten proiektuen kasuan, eskaera aurkezteko azken eguna 2026ko irailaren 11 izango da.
    o Osorik abuztuaren 31ren ondoren amaitzen diren jardueretarako, eskaera aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 24a izango da.

    Informazio gehiago, HEMEN

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba