Bigarren deialdia kanpoko udal argiteriako instalazioak berritzeko proiektu singularretarako laguntza programaren barruan
2025eko urtarrilak 27 - 2025eko martxoak 20
IDAEk bigarren deialdia zabaldu du kanpoko udal argiteriako instalazioak berritzeko proiektu singularretarako (udal argiteriako proiektu singularretarako) laguntza programaren barruan. Deialdiak 155 euroko zuzkidura du eta zerbitzu publiko hori kudeatzen duten udalei, probintziako diputazioei, mankomunitateei, toki elkartzeei edo beste erakunde publiko batzuei zuzendurik dago.
IDAEren programa horrek proiektuaren inbertsio hautagarriaren %100erainoko mailegu itzulgarriak eskaintzen ditu, honako baldintzetan: %0,0ko interes-tasa eta gehienez ere 10 urteko indarraldiarekin (12 hilabeteko gabealdia barne) eta irekitze-, aztertze-, ezeztatze- eta berme-komisiorik gabe. Onuradun bakoitzari gehienez ere 10.000.000 euroko mailegua ematen ahalko zaio eta, gutxienez, 300.000 euro.
Deialdi horretako laguntzak eskatzeko epea 2025eko urtarrilaren 27an hasi zen eta 2025eko martxoaren 20ko 12:00etan amaituko da. Eskaerak IDAEren egoitza elektronikoaren laguntzen atariko sistema telematikoaren bidez aurkeztu beharko dira.
Programari buruzko informazio zehatza eta leihatila: