
Baso-suteen arriskua saihesteko diru laguntzak
2026ko apirilak 28
Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dirulaguntzen deialdi bat argitaratu du, Foru Komunitateko udalei zuzendua, 2026. urtean zehar hiri eta baso inguruen artean baso-suteen arriskua prebenitzeko jarduerak egiteko. Baso-suteen arriskuari aurre egiteko Udalaren Jarduera Plana (PAMIF) duten udalei zuzenduta daude laguntzak.
Xehetasun guztiak, ondoko estekan:


