Udalei emaniko ohorezko sari nazionala. Sariak hiriguneetan merkataritzaren alorreko hiri berrikuntzako jarduketak, merkataritzaren eta merkataritza-turismoaren sustapena eta merkataritzaren sektoreko ekintzaileei emaniko laguntza saritzen ditu.
Aurkezturiko hautagaitzak ikusita, bi kategoria sarituko ditu hautatze-organoak: 25.000 biztanletik beherako udalak eta 25.000 biztanletik gorako udalak.
- Merkataritza txikiari zuzendutako sari nazionala, 25.000 euro gordineko zuzkidura duena: merkataritza-jardueran irautea, berrikuntzaren eta teknologia berrien bidez enpresa modernizatzea eta enpresa-garapena saritzea du helburu, enpresen elkarketaren, nazioartekotzearen, sukurtsalismoaren eta/edo frankiziaren bidez. Sari honek bi akzesit izango ditu.
- Merkataritza zentro irekiei zuzendutako sari nazionala, 15.000 euro gordineko zuzkidura duena: merkataritza-gune irekiak sustatzera eta garatzera bideratutako merkataritza-asoziazionismoa saritzea du helburu, haren gerentzia organoak indartuz, bazkideei zerbitzuak emanez eta merkataritza-sustapeneko eta erosketa-turismoa erakartzeko jarduerak garatuz. Sari honek bi akzesit izango ditu.
Hautagaitzak aurkezteko inprimakia: https://sede.serviciosmin.gob.es/es-es/procedimientoselectronicos/Paginas/detalle-procedimientos.aspx?IdProcedimiento=212
Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da.
Deialdiaren laburpena – 57. EAO 2023-03-08
Deialdiaren ebazpena