2025eko Lankidetzarako Toki Funtsaren erakusketa
2025eko abenduak 22 - 2026ko ekainak 30

Nafarroako Toki-erakundeen Garapen Lankidetzako Funtsa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarren artean ezagutzera emateko, NUKFk dibulgaziozko erakusketa bat sortu du “Ekintza txikiak, aldaketa handiak. Herri txikienak ere mundua alda dezake” izenburupean. Erakusketa roll-up erako 16 panelek osatzen dute (neurriak: 850 x 2100 mm) eta elebiz dago (euskaraz eta gaztelaniaz). Honako edukiak ditu:
- Aurkezpen orokorra jasotzen duen panel bat.
- Funtsaren funtzionamendua azaltzen duen panel bat.
- 2025ean finantzaturiko proiektuen hamahiru panel, bat proiektu bakoitzeko.
- Amaierako panel bat Burlatako, Barañaingo eta Eguesibarko udalekin batera gauzaturiko hiru urteko proiektuaren inguruan.
Erakusketa Nafarroako Parlamentuko Atarian egongo da ikusgai abenduaren 22tik urtarrilaren 10ra. Ondoren, urtarriletik aurrera, NUKFk Funtsean parte hartzen duten toki-erakundeen esku jarriko du erakusketa beren instalazioetan jendaurrean jarri ahal izateko (udaletxean, gizarte etxean, liburutegian, kultur etxean edo beste udal gune batzuetan). Helburua da euren aurrekontuekin egindako lankidetzako lan solidarioa herritarrekin partekatzea.
Erakusketa beren udalerrian jartzeko interesa duten toki-erakundeek formulario hau bete beharko dute honakoak adierazita:
- Erakusketa zein datatan jarri nahiko luketen.
- Eta, dagoeneko baldin badakite, erakusketa non jarriko duten zehazki.
Gainera, hala nahi duten erakundeek, erakusketarekin batera aurkezpen ekitaldi bat edo hitzaldi bat egiteko aukera dago finantzaturiko proiektuak gauzatu dituzten GKEren baten eskutik. Helburua da sentsibilizazioa indartzea eta egindako lana hurbiletik ezagutzea.
Informazio guztia, hemen: Lankidetza Funtsaren erakusketa – Dosierra

