2023ko Ikaskuntza-Zerbitzuko Sariak
2023ko maiatzak 12 - 2023ko irailak 30
Sariak Haur-Lehen Hezkuntzako, DBH-Batxilergoko eta Lanbide Heziketako eta Lanerako Prestakuntzako ikastetxeei zuzenduak daude bai eta gizarte erakundeei ere haur eta gazteek gizartea hobetzeko egindako ahalegina eta konpromisoa saritzeko.
Sarien helburua da hezkuntza-arrakasta eta konpromiso soziala batzen dituzten praktikak aintzatestea, non haurrak, gazteak eta helduak beren ingurunea hobetzera bideratutako ekintza horietan inplikatzen diren eta, aldi berean, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak indartzen dituzten, komunitateari zerbitzu bat egiten ikasten duten eta, aldi berean, ahalegina, antolaketa, talde-lana, erabakiak hartzea, elkartasuna, enpatia, komunikazio-trebetasunak direla ikasten duten.
Beherago, deialdiaren oinarriak daude ikusgai bai eta parte-hartzeko inprimakia ere.
Proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean bukatuko da. Bi ikasturtetako proiektuak onartuko dira: 2021-22 eta 2022-23