- Hasiera
- >
- EUROPAKO SUSPERTZE-FUNTSAK
EUROPAKO SUSPERTZE-FUNTSAK
Web-atal honetan Europako Next Generation Supertze-planari buruzko agiri nagusiak biltzen dira Nafarroako toki entitateentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan. Atalean, honakoak aurkitu ahalko dituzu: argitaratuz doan araudia, toki entitateek plan horretan parte hartzeko proposamenak biltzen dituen agiria eta aipatu planari buruz Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak argitaratutako beste hainbat informazio.
Deialdi edo dokumentu interesgarri berriak argitaratuz doazen heinean, informazioa eguneratuz joanen gara.
⇒NUKFk laguntza teknikoaren zerbitzua kontratatu du Europako Berreskuratze Planaren dirulaguntzak eta finantza-esparrua toki entitateei hurbiltzeko
INFORMAZIO-BULETINAK:
WEBGUNEAK ETA SARE SOZIALAK
– Suspertze Plana. Espainiako Gobernua. Deialdiak eta informazioa
- Twitter: https://twitter.com/FondosUE_Esp
- LinkedIn: https://www.linkedin.com/company/fondos-europeos-espa%C3%B1a/
KOMUNIKAZIOA
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren babespean finantzatutako laguntzen komunikazioa:
Maiz egindako galderak – Nahitaez betebeharreko komunikazio ekintzak
Planaren kudeatzaileentzako komunikazio-gida
Web-mintegia: Iruzurraren Kontrako Plana. Kontzeptua eta toki entitateen betebeharrak
Honako estekan web-mintegi hori ikusgai dago:
Iruzurraren kontrako planak_aurkezpena 1 (ZABALA enpresa)
Iruzurraren kontrako planak_aurkezpena 2 (NUKF)
Web-mintegia: Energia-komunitateak eta toki entitateak
Beherago dagoen lehenengo estekan, Kontuen Ganberak, NUKFrekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, antolaturiko energia-komunitateei buruzko jardunaldia ikus daiteke. Era berean, jardunaldian erabilitako aurkezpenak eta bestelako aurkezpen interesgarriak ere daude ikusgai.
Energia-komunitateei buruzko web-mintegia
Energia-komunitateei buruzko aurkezpena
Toki entitateei eta energia-eredu berriari buruzko aurkezpena
Dus 5000-ari buruzko web-mintegiaren aurkezpena
Web-mintegia: energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien alorreko dirulaguntzak
Azaroaren 22an NUKFk energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien ezarpenari buruzko bi dirulaguntza deialdiren inguruko web-mintegia egin zuen. Ondoren, web-mintegiaren bideoaren eta aurkezpenen estekak daude ikusgai:
AURREIKUSITAKO DEIALDIAKNUKFk Zabala aholkularitza enpresaren laguntza teknikoarekin antolaturiko 2023ko Next Generation funtsen datozen deialdiei buruzko web-mintegiaren bideoa:
Gobernuak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren web-orriko “próximas convocatorias” atalean lehenengo sei hilekoan (2023ko urtarrila-ekainean) argitaratuko diren deialdien egutegia jarri du ikusgai. Ikusi datozen deialdien egutegia Seihilekoan argitaratuko diren deialdien zenbatekoa guztira: 11.660 milioi euro. Aurreikusitako deialdien egutegiaren helburua da datozen hilabeteetan argitaratuko diren deialdien aurreikuspena erakustea onuradunek interesatzen zaizkienak identifikatu eta eskaera aurkezteko antolatu ahal izateko. 2023an aurreikusitako deialdien artean honako hauek dira nagusi:
Gobernuak 2023ko lehenengo seihilekorako aurreikusi dituen deialdiak Toki entitateei soilik zuzendutako deialdien zerrenda
ZABALIK DAUDEN DEIALDIAKDeialdien zerrenda (Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren web-orria)
TURISMOA ⇒Dirulaguntzak eremu turistikoetan merkataritza jarduera sendotzeko
⇒2023an Helmugako Turismo-jasangarritasuneko Planak egiteko deialdi berezia Helburua: Helmuga turistikoak jasangarritasunerantz eraldatzea bultzatzea. Onuradunak: Aurrekoetan bezala, toki entitateek eta autonomia erkidegoek Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioan aurkeztu ahalko dituzte proiektuak. Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 6ra arte. Departamentuak web-mintegi bat antolatu du otsailaren 8an, 12:00etan, deialdiaren berri emateko. Web-mintegian parte hartu nahi dutenek honako inprimakia bete beharko dute izena emateko.
⇒Erabilera turistikoko ondare historikoaren lehiakortasuna eta dinamizazioa hobetzeko programa 2023ko urtarrilaren 9an, EAOn argitaratu da Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioaren 1363/2022 agindua, abenduaren 22koa, zeinaren bidez Erabilera Turistikoko Ondare Historikoaren Lehiakortasuna eta Dinamizazioa Hobetzeko Programa arautzen duten oinarriak ezartzen baitira eta 2022ko ekitaldiari dagokion deialdia egiten baita, Berreskurapen, Eraldaketa et Erresilientzia Programaren esparruan. Deialdiari esleitutako aurrekontua 208,516 milioi eurokoa da honela banaturik: a) 69.500.000 euro Autonomia Erkidegoek sustatutako proiektuentzat. Horietan, ondarea haien titulartasunekoa edo tokiko titulartasunekoa izaten ahal da. b) 139.015.913 euro toki entitateentzat.
KIROLA ⇒Kirol instalazioetarako emaniko laguntzak, bertan, nazioarteko ekitaldiak egin ahal izateko (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana): 27,5 milioi euro Kirol Kontseilu Gorenak emaniko 2022ko laguntzen deialdia argitaratu da EAOn azaroaren 29an. Laguntzak nazioarteko ekitaldiak egiteko gaitasuna duten kirol instalazioen jabeak diren entitateei zuzenduak daude instalazio horiek modernizatzeko obrak egin ditzaten energia efizientzia, inklusioa eta jasangarritasuna hobetze aldera. Laguntzak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Europako Funtsen kargura izango dira. Laburpena: 27,5 milioi euroko laguntzak deitu dituzte kirol azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko energia efizientzia, inklusioa eta jasangarritasunari dagokionez, lehen mailako kirol txapelketak egiteko gune bihur daitezen. Onuradunak: Kirol instalazioetako jabeak diren entitate publikoak nahiz pribatuak, laguntza eskaeran aurkezten dituzten obra-proposamenak instalazio horiek ingurumenarekiko jasangarriagoak, eraginkorragoak eta desgaitasuna duten erabiltzaileek eta kirolariek erabiltzeko egokituak bihurtuko dituztela arrazoitu beharko dutenak. Laguntzen jatorria: Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Europako Funtsak. Laguntzen banaketa: Toki entitateak: 19.264.000 € Autonomia-erkidegoak: 2.628.000 € Entitate pribatuak: 5.028.000 € Unibertsitate publiko nahiz pribatuak: 500.000 eta 100.000 euro, hurrenez hurren. Laguntzen oinarriak (azaroaren 23an EAOn argitaratuak): https://www.boe.es/boe/dias/2022/11/23/pdfs/BOE-A-2022-19479.pdf Obren gauzatze epea 2020ko otsailaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean dagoela justifikatu beharko da. Eskaerak aurkezteko tokia: Kirol Kontseilu Gorenaren egoitza elektronikoa (https://sede.csd.gob.es/) Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik.
KULTURA ⇒68E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 651030. https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/213/3 Informazioa eskuratzeko:
ENERGIA KOMUNITATEAK ⇒Energia-komunitateen proiektu pilotu berezietarako pizgarrien programaren bigarren deialdia (CE IMPLEMENTA deituriko PROGRAMA), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren barruan. Energia-komunitateen proiektu pilotuetarako lehenengo deialdia EAO, energia-komunitateen proiektu pilotuetarako bigarren deialdia Energia-komunitateen deialdiaren oinarriak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planarekin lotutako kontsultak honako helbidera helarazi daitezke: consultas.prtr@idae.es, kontsulta zein erkidegotik edo probintziatik egiten den zehaztuta.
“PROYECTOS PIG” programa: Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen bosgarren deialdia “PROYECTOS PIG PROGRAMAREN EBAZPENA “PROYECTOS PIG” programa arautzen duten oinarriak
⇒«Experiencias Turismo España» deituriko programarako 2021eko deialdia eta oinarriak; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren barruan. (2022ko urtarrilaren 11ko 9. EAO- ICT/1524/2021 agindua)
⇒ MITECO – Lurraldearen eraldaketarako eta despopulazioaren aurka borrokatzeko proiektu berritzaileak (BEHIN BEHINEKO FITXA) 290. EAO
⇒Toki entitateentzako dirulaguntzak (mugikortasuna eta hiri-agenda) ⇒Indarrean dauden dirulaguntzak – Trantsizio Ekologikorako Ministerioa ⇒Energia garbiaren alorreko proiektuak (Dus 5.000 programa)
MERKATARITZA ⇒Dirulaguntzak landa inguruneetan merkataritza jarduera laguntzeko: ⇒Dirulaguntzak merkatuak, merkataritza hiri-eremuak, merkataritza ibiltaria eta merkataritzako bide motzak laguntzeko:
⇒Merkataritzari laguntzak (landa eremuak, eremu turistikoak eta merkatu jasangarriak) 2022ko ekainaren 22an, EAOn merkataritzari emaniko laguntzen oinarriak aldatzen dituzten hiru agindu argitaratu ziren. Hona hemen dirulaguntza mota bakoitzaren esteka:
Deialdien oinarrietan egindako aldaketak puntualak dira oinarriak eguneratu eta hobetzeko, lehenengo deialdian izandako esperientzia eta toki entitateek eginiko proposamenak kontuan hartuta. Oraindik ez da 2022rako Laguntza Deialdia argitaratu EAOn. Aurreikusia dago deialdia datozen hilabeteotan argitaratzea, hortaz, proiektuak aurkezteko epea uztailean izango litzateke. Laguntza horien helburua da toki entitateei dirulaguntzak ematea, norgehiagoko araubidean, merkataritza-jarduera indartzeko, betiere beharrezko trantsizio digital eta ekologikoaren ikuspegitik, Next Generation funtsen helburuen ildotik. |
⇒Autokontsumorako eta beste energia-neurri batzuetarako dirulaguntzak ⇒Eraikin Publikoak Birgaitzeko Sustapen Plana (PIREP)
Laguntza hauek PIREP akronimoaz ezagutzen den Eraikin Publikoak Birgaitzeko Sustapen Programaren barruan daude eta, guztira, 600 milioi euroko zuzkidura dute. Zenbateko hori Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari esleitutako Europako Funtsetik dator. Aipatu programak birgaitutako espazio publikoak hobetuko ditu eta, hortaz, guztion gizarte kohesioa, bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko ditu.
⇒Birgaitze energetikoa 5.000 biztanletik beherako udalerrietan (PREE 5.000) |
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak Espainiako Berreskuratze Planaren 23. aldagaiaren 7. inbertsio-neurriari jarraiki, Errege Dekretu bat prestatzen ari da inklusioaren alorreko proiektu pilotu berriak egiteko dirulaguntzak emateko. Errege Dekretu hori 2022ko lehenengo hiruhilekoan onetsi nahi du.
Errege Dekretua baino lehen, dekretua egiteko parte-hartze tresna gisa, Adierazpen Interesgarri bat (MDI) kaleratu du aipatu dirulaguntza deialdiak izango dituen ezaugarriak azalduta.
MDI horren inguruko informazio gehiago ondorengo esteketan ikusgai. Bertan gainera, proposamenak bidaltzeko inprimakia ere eskuratu daiteke.
https://planderecuperacion.gob.es/como-acceder-a-los-fondos/manifestaciones-de-interes
https://www.inclusion.gob.es/es/participacion/manifestacion/index.htm
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientziarako Planaren interes gatazkaren arrisku sistematikoa aztertzeko gida praktikoaren argitalpena
(21. EAO, 2023ko urtarrilaren 25ekoa)
Prozedura berri hori aplikatzeko, jarraibide eta laguntza gisa, honako agiriak argitaratu dituzte:
- Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua aplikatzeko gida praktikoa
(Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren Erabiltzaileen Arretarako Zentroan (CAUn) 2023ko otsailaren 14an argitaratua).
- MINERVA erabiltzailearen gidaliburua
Bestalde, atzerriko entitateen jabego errealeko datuak eskatzeari buruz jarraibideak biltzen dituen agiria ere argitaratu dute. Ikusi jarraibideak.
Argibide gehiago edo kontsultak:
Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren Erabiltzaileen Arretarako Zentroa: https://soportesgffee.zendesk.com/hc/es
e-posta: soporte@soportesgffee.zendesk.com
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketari eta informazioari buruzko Ministro-aginduak
(234. EAO, 2021eko irailaren 30ekoa)
(234. EAO, 2021eko irailaren 30ekoa)
- Emakumeen Institutua
Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean genero ikuspegia txertatzeko gidak. Horietako bat administrazio publikoei zuzenduta dago eta, bestea, entitate pribatuei eta lankidetza publiko-pribatuei.
Albistea eta horren gaineko informazioa
- Moncloa
https://www.lamoncloa.gob.es/temas/fondos-recuperacion/Paginas/index.aspx
- Espainiako Gobernua
https://planderecuperacion.gob.es/
- Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioa (MINECO)
https://portal.mineco.gob.es/es-es/ministerio/plan_recuperacion/Paginas/documentos-y-noticias.aspx
- Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioa (MITECO)
https://www.miteco.gob.es/es/ministerio/recuperacion-transformacion-resiliencia/default.aspx
- Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa (MITMA)
https://www.mitma.gob.es/ministerio/proyectos-singulares/prtr
Europako Suspertze plana. Europar Batzordearen web-gunea
Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren web-orria
Espainiako Gobernuaren Berreskuratze-plana
Next Generation Planari buruzko galde-erantzunak