Bide Segurtasuneko gutunak
Bide Segurtasuneko Europako Gutuna Europar Batzordeko programa bat da, zeinean enpresek eta erakundeek gai horretan zenbait konpromiso hartzen dituzten trafiko istripuak eta horiek Batasuneko herritarrengan dituzten ondorio kaltegarriak gutxitzeko asmoarekin.
NUKFk eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak sustatutako programa, Europako ekimen horren barruan dagoena, Nafarroako toki entitateei dago zuzendua. Toki entitate bakoitzak bere Gutuna onetsi dezake, bere ezaugarrietara egokitua.
Hona hemen orain arte sinaturiko eta Europako Batzarrak balioetsitako Gutunak: