 | |
Nafarroako toki-erakundeek 2025eko superabita finantzarioki jasangarriak diren inbertsioak egiteko erabili ahalko dute 13/2026 Errege lege-dekretua onetsi ondoren | |
Ogasuneko Ministerioak maiz egindako galderak biltzen dituen dokumentu bat argitaratu du eta zirkular bat amaitzear du, laster toki-erakundeei igorriko diena, lege-dekretua aplikatzeko jarraibideekin eta argipenekin | |
|
|
 | |
Aurkeztu dute Despopulazioaren Aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen aurreproiektua | |
Arauak toki-erakundeek egindako zenbait eskari biltzen ditu, batzuk baina, aurrerago egin beharreko arau-garapenaren zain geldituko dira | |
|
|
 | |
DANAk Valentziako 175 udalerritan kalteturiko azpiegiturak berreraikitzen parte-hartuko dute Nafarroako toki-erakundeek | |
Valentziako Udal eta Probintzien Federazioak argitaratutako deialdiak NUKFk emandako 187.000 euro inguru banatuko ditu, Nafarroako udal eta kontzejuek egindako ekarpenei eske | |
|
|
 | |
Concejo aldizkariaren azken aleak etxebizitza arloan ekiteko toki-erakundeek dituzten tresnak ditu ardatz | |
NUKFren argitalpenak honako hauek ere ditu irakurgai: garapenerako udal lankidetza, toki-erakundeetako langileentzako Etengabeko Prestakuntza Plana, berdintasun arloko laguntza teknikoa eta Baztango Ziga herriari eskainitako erreportajea | |
|
|
 | |
Nafarroak handitu egin ditu baso-ondarea kudeatzeko laguntzak, 4 milioi eurotik gora | |
Foru Komunitateak, baso-lurraldearen %57rekin, baliabide horren erabilera egokia bultzatzen du, segurtasunagatik, biodibertsitateagatik eta garapen ekonomikoagatik | |
|
|
 | |
Landartek hamargarren edizioa ospatuko du Nafarroako landa-eremuan sortutako bost sormen-prozesu garaikiderekin | |
Programak Iratxe Perez Barandalla, Jaime Remirez de Ganuza, Silvia Ayerra, Hasier Larretxea eta Irantzu del Valle elkartuko ditu Leotzibarrean, Mirafuentesen, Miranda Argan, Elon eta Uskartzen | |
|
|
 | |
Berdintasunak Nafarroako LGTBI+fobiarik Gabeko Udalerrien Sarea sustatuko du toki-erakundeekin egindako topaketen bidez | |
Nafarroako Berdintasunerako Institutua hainbat lan- eta gaikuntza-saio egiten ari da 2026an, sexu- eta genero-aniztasunaren inguruan, udaleko politikariei eta teknikariei zuzenduta | |
|
|
|
Toki-erakundeei dirulaguntzak: jubiloteka-programak | |
Deialdi honen xedea da entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen araubidea ezartzea, jubiloteka-programak gara ditzaten 2026. urtean | |
|
|
|
Toki erakundeei dirulaguntzak: Helpbidea proiektua | |
10.000 euroko laguntzen deialdia Nafarroako toki entitateentzat, baserriak eta sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten, larrialdi zerbitzuek azkar kokatu ahal izan ditzaten arrisku egoeretan | |
|
|
|
Toki erakundeei dirulaguntzak: 2030 Agenda | |
Eskubide Sozialetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioak dirulaguntza deialdi berri bat zabaldu du toki-erakundeek 2030 Agenda susta dezaten | |
|
|
|
Doako prestakuntza ikastaro berria: Transition Manager Expres | |
Ikastaroa Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak kudeatzen du, Olivoenergy consulting SLren laguntzarekin. Aholkularitza estrategikoa, merkatukoa eta teknikoa ematen du ekosistema energetiko aldakorrean aritzen diren erakundeentzat | |
|
|
|
Lankidetzarako Toki Funtsaren erakusketa – Ribaforada | |
Nafarroako Toki-erakundeen Garapen Lankidetzako Funtsa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarren artean ezagutzera emateko, NUKFk dibulgaziozko erakusketa bat sortu du “Ekintza txikiak, aldaketa handiak. Herri txikienak ere mundua alda dezake” izenburupean | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
126. NAOa, 2026KO EKAINAREN 30EKOA, (ASTEARTEA). Toki-erakundeentzako dirulaguntzak 2026an autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gara ditzaten (jubilotekak). 340E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko 2026ko deialdi bat onesten duena, autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzearren (jubilotekak). DDBN kodea: 911766. Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko eta Helpbidea proiektua zabaltzeko, 2026. urtean. 5556E/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko eta Helpbidea proiektua zabaltzeko, 2026. urtean. DDBN kodea: 911568. 133. NAOa, 2026KO UZTAILAREN 9KOA, (OSTEGUNA). Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak harkaitz-ezpondetan egonkortzeko obrak egin eta neurri zuzentzaileak ezar ditzaten. 2026. urtea. 556E/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako toki entitateek harkaitz-ezpondetan egonkortzeko obrak egin eta neurri zuzentzaileak ezar ditzaten. 2026. urtea. DDBN kodea: 911964. 135. NAOa, 2026KO UZTAILAREN 13KOA, (ASTELEHENA). Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko Legearen aldaketa. 13/2026 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa. 158. EAOa, 2026KO EKAINAREN 30EKOA (ASTEARTEA). Premiazko neurriak administrazio publikoen langile lan-kontratudunen aurretiazko erretiro partzialaren arloan eta Balear Uharteetako uhartetasun osagarriaren inguruan. Real Decreto-ley 19/2026, de 29 de junio, de medidas urgentes en materia de jubilación parcial anticipada del personal laboral de las Administraciones Públicas y de complemento de insularidad en Illes Balears. 164. EAOa, 2026KO UZTAILAREN 7KOA (ASTEARTEA). Autonomia erkidegoetako eta toki-erakundeetako zorpetze eragiteei eta horietatik eratorritakoei aplikatu beharreko finantza-zuhurtasunaren printzipioa. Resolución de 3 de julio de 2026, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. 166. EAOa, 2026KO UZTAILAREN 9KOA (OSTEGUNA). Toki-erakundeetan 2030 Agenda sustatzeko ekintzak egiteko dirulaguntzak. Extracto de la Resolución de 7 de julio de 2026 del Ministerio de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030, por la que se convocan subvenciones destinadas a acciones para el impulso de la Agenda 2030 en las Entidades Locales. 170. EAOa, 2026KO UZTAILAREN 14KOA (ASTEARTEA). Akats zuzenketa. Toki udalbatzentzako dirulaguntza deialdia, 2026an nazioarteko txapelketak egitearekin lotutako kirol azpiegituretan obrak egiteko. Extracto de la Resolución de 9 de julio de 2026 de la presidencia del Consejo Superior de Deportes por la que se corrigen errores en el extracto de la Resolución de 9 de junio de 2026, por la que se convocan ayudas a las corporaciones locales en el año 2026, para obras en infraestructuras deportivas relacionadas con la celebración de competiciones de carácter internacional. |
|
|
|