 | |
NUKFk bere saminik sakonena adierazi du zorigaiztoko errepide-istripuan zendutako bost foruzainengatik | |
Udalerrien Federazioak bere dolumin zintzoena helarazi die beren familiei, lagunei eta lankide guztiei | |
|
|
 | |
Toki-erakundeek Nafarroako kulturaren funtsezko eragile gisa duten egitekoa aldarrikatu du NUKFk | |
Udalek, kontzejuek eta profesionalek lurralde osoan kultur programazio hurbila, plurala eta kalitatezkoa sostengatzeko egindako lana nabarmendu du Xabier Alcuazek | |
|
|
 | |
20 udalerri atxiki dira abuztuaren 12ko eklipsearen behaketa-puntuen sareari | |
Gune ofizial guztiek informazio-gune bat, edukiera-kontrola, aparkaleku gaituak eta jardueren programazioa izango dituzte | |
|
|
 | |
Lizarraldeko “30 minutuko Eskualdea” azterketa aurkeztu da, biztanleria finkatzeko gida, funtsezko, hurbileko eta kalitatezko zerbitzuekin | |
Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoak egin du azterlana, eta udalerrien arteko lankidetzan eta eskualde-buruak indartzean oinarritutako eredua defendatzen du | |
|
|
 | |
Kultur programazioaren 31. edizioa 42 herritara iritsiko da ekainaren 19tik irailaren 20ra bitartean | |
Ekimena Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du eta toki-erakundeekin elkarlanean egiten da. Horren helburua da foru-lurralde osoan zehar kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea nahiz Nafarroako ondare historikoaren, artistikoaren eta naturalaren balioa nabarmentzea | |
|
|
|
Jardunaldia: zerbitzu ekosistemikoak eta lurralde oreka Nafarroan | |
Zerbitzu ekosistemikoei buruzko jardunaldia Red Natura 2000 sareko herriek gizarteari egiten dioten ekarpenari buruzko hausnarketa irekitzeko. Ablitasko kultur etxean. 2026ko ekainaren 9an | |
|
|
|
Tokiko Hiri Agenda 2026 dirulaguntzak | |
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 562.000 euroko diru-laguntzen deialdia onetsi du, Nafarroako udalerriek beren Tokiko Hiri Agenda egin dezaten eta Toki Agendetan jasotako proiektuak eta jarduerak gauza ditzaten. | |
|
|
|
Pueblos VIVID Herriak | |
Partekatzeko, konektatzeko eta gure herrientzako aukerak eraikitzen jarraitzeko topaketa. Ekainak 10, 17:00etan, Eslaban | |
|
|
|
Prestakuntza jardunaldia – Amiantoaren behin betiko errolda egitea | |
Amiantozko estalkien behin betiko errolda egiteko prozesuan udalei laguntzeko helburuz, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Hondakinen Atalak, SITNAko teknikariekin lankidetzan, ordubeteko iraupena izango duten 2 prestakuntza jardunaldi antolatu ditu ekainaren 16 eta 17an | |
|
|
|
Jardunaldia: Gazteei zuzenduriko proiektua gorroto diskurtsoen eta desinformazioaren aurrean | |
Ekainaren 18an, gorroto diskurtsoei aurre egiteko nazioarteko egunean, jardunaldi bat egingo da Nafarroan arlo horretan lanean diharduten pertsona, erakunde, antolakunde eta kolektiboek elkar ezagutzeko. | |
|
|
|
NUPen despopulazioaren aurkako prestakuntza-praktiken programa | |
Nafarroako Gobernuak finantzatutako programaren bidez, unibertsitateko prestakuntza duten gazteek lagundu egiten diete prestakuntza-praktikak eginez jendez husteko arriskuan dauden lekuetako proiektuei | |
|
|
|
Pirinioetako despopulazioari aurre egiteko diru-laguntzak | |
Lurralde Kohesioko Departamentuak bi laguntza-ebazpen onetsi ditu Pirinioetako despopulazioari aurre egiteko tokiko-erakundeek eta inguruko irabazi-asmorik gabeko elkarteek bultzatutako ekimenak babesteko. Pirinioetako toki-erakundeentzako dirulaguntzak 190.000 eurokoak dira, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak, berriz, 85.000 eurokoak. Ekainaren 25a bitarte. | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
93. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 14KOA (OSTEGUNA). Udalerrientzako dirulaguntzak Tokiko Hiri Agenda egiteko. 191E/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez udalerrientzako 2026ko dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, hauek egiteko: Tokiko Hiri Agenda, Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak, edo Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak. 95. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 18KOA (ASTELEHENA). Etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak. 217E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Dirulaguntzak udal musika eskolentzako. 235/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia onesten duena. Toki-erakundeentzako laguntzak lagun egiteko animalien arloan jarduketak egiteko. 190E/2026 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateek lagun egiteko animaliak babesteko jarduketak egiteko 2026ko laguntzen deialdia onesten duena. 99. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 22KOA (OSTIRALA). Dirulaguntzak herrietako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko. 557/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, hots, 2026an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzekoa. 100. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 25EKOA (ASTELEHENA). Dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko. 147E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Pirinioetako toki entitateendako dirulaguntzak, Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko". 103. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 28KOA (OSTEGUNA). Dirulaguntzak uholde-arriskuaren aurrean babesteko jarduketak egiteko. 330E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berriz ematen baitira dirulaguntzak deialdi honetan: toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 2026ko jaiegunen egutegia. 232/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. 104. NAOa, 2026KO MAIATZAREN 29KOA (OSTIRALA). Laguntzak lagun egiteko animalientzako harrera-zentroak sortzeko edo handitzeko. 220E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita, 2026rako, Nafarroako toki entitateei laguntzak emateko deialdi bat, inbertsioak egin ditzaten lagun egiteko animalientzako harrera-zentroak sortzeko edo handitzeko. EAO 115. EAO, 2026KO MAIATZAREN 12KOA (ASTEARTEA). Finantza-zuhurtasunaren printzipioa. Resolución de 8 de mayo de 2026, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. 135. EAOa, 2026KO EKAINAREN 3KOA (ASTEAZKENA). Presazko neurriak. Lurraldearen finantzaketa-sistemak. Real Decreto-ley 13/2026, de 2 de junio, por el que se adoptan medidas relativas a los recursos de los sistemas de financiación Toki-erakundeentzako laguntzak prestakuntza irekirako, malgurako eta urrunekorako ikasgelak mantentzeko Aula Mentor deritzonaren bidez. Extracto de la Resolución de 29 de mayo de 2026, de la Secretaría General de Formación Profesional, por la que se convocan ayudas a entidades locales territoriales y entidades públicas dependientes de entidades locales territoriales para el mantenimiento de aulas de formación abierta, flexible y a distancia través de Aula Mentor. |
|
|
|