 | |
NUKFk hutsik dauden etxebizitzen gaineko zerga aplikatzeko ordenantza eredu bat igorri die udalei | |
Federazioak Nafarroako Gobernua premiatzen du Etxebizitza Hutsen Erregistroaren inguruko informazio eguneratua eta jarraitua eman diezaien toki-erakundeei | |
|
|
 | |
Eskuragarri daude jada NUKFren 2026rako Etengabeko Prestakuntza Planeko lehen ikastaroak | |
Lehenengo deialdi bat egin da online ikastaro batzuk eskainita. Prestakuntza ekintza orokor eta berariazko gehiago eskainiko dira dagokionean horietan izen-emateko aukera emanez. Informazio guztia posta elektroniko bidez edo web-atariaren bidez jakinaraziko da. | |
|
|
 | |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du NUKFk | |
Federazioaren lehendakari Xabier Alcuaz Tindoufeko errefuxiatu-kanpamentuetara joan da, Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldearekin, Saharako herriarekiko konpromisoa eta babesa adierazteko | |
|
|
 | |
Bizikidetza eta giza eskubideen arloko jarduerak garatzeko toki erakundeentzako diru laguntzak | |
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak memoriarekin, bakearekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotutako laguntza-deialdi bat argitaratu du toki-erakundeentzat. 60.000 euroko aurrekontua du 2026 urterako | |
|
|
 | |
Egungo landa-eskolaren egoera berariaz aztertzeko mahai bat bultza dadila eskatu du Parlamentuak | |
Txosten berri bat eskatzen da herrien egungo behar eta eskariekin eta hauei erantzuteko hartu beharreko neurrien egutegiarekin | |
|
|
 | |
Bizigarritasunari buruzko Foru Dekretu berria egin du Nafarroako Gobernuak | |
Testuaren bidez 20 urtetik gora indarrean izan den aurrekoa eguneratu ahal izango da, eta Gobernu Irekiaren bidez ekarpenak egin ahal izango dira apirilaren 30era arte | |
|
|
|
Nafarroako amiantoaren erroldari buruzko formakuntza jardunaldiak | |
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOIk) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan, formakuntza jardunaldi batzuk antolatu ditu toki-erakundeentzat. | |
|
|
|
Baso-suteen arriskua saihesteko diru laguntzak | |
Dirulaguntzen deialdi bat argitaratu da Foru Komunitateko udalei zuzendua, 2026. urtean zehar hiri eta baso inguruen artean baso-suteen arriskua prebenitzeko jarduerak egiteko. | |
|
|
|
“Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” jardunaldia | |
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), EmakumeOn – Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren esparruan, “Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” lurraldeen arteko saioa antolatu du. Apirilaren 18an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Civican zentroan. | |
|
|
|
5. Datu Irekien Bilera Nazionala | |
5. Datu Irekien Bilera Nazionala (ENDA) 2026ko maiatzaren 8an egingo da Iruñean, datu irekiei buruzko ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko erreferentziazko ekitaldi nazional gisa finkatuz. | |
|
|
|
Energia Komunitateen Europako IV. Kongresua | |
Kongresua erreferentziazko gune izatera iritsi da, pertsonek trantsizio energetikoan funtsezko zer zeregin bete behar duten hausnartzeko, ikasteko eta esperientziak trukatzeko. Maiatzaren 6an eta 7an izanen da. | |
|
|
|
Kongresua: Haurren Hiri Lagunak 2026 | |
Aurten jorratuko duten gaia honakoa da: Haurrentzako ekitatea toki esparruan, erantzunak udaletatik.
Ekitateak ezinbesteko egitekoa du haur eta nerabeen eskubideen benetako erabilera bermatzeko. | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
44. NAO, 2026KO MARTXOAREN 2KOA (ASTELEHENA) Idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko zerrendak osatzeko hautaproben deialdia. 13/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan, idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz. Kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko zerrendak osatzeko hautaproben deialdia. 14/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan, kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz. 48. NAO, 2026KO MARTXOAREN 6KOA (OSTIRALA). Montepio Orokorreko defizita eta toki entitateen arteko banaketa. 299/2026 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2025eko defizita eta Nafarroako toki entitateen arteko banaketa onesten dituena. 50. NAO, 2026KO MARTXOAREN 10EKOA (ASTEARTEA). Haur eta nerabeentzako prebentzio komunitarioko programetarako dirulaguntzak. 108E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdia hau onesten baita: "Dirulaguntzak toki entitateentzat, haur eta nerabeentzako prebentzio komunitarioko programak abiarazi ditzaten." Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 877459. DDBN kodea: 877459. Donejakue Bideko ostatuetarako dirulaguntzak. 16E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako 2026ko dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. DDBN kodea: 875563. Herrietako kontsultategietan obrak egiteko deialdia. 124/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraiki, eraberritu eta/edo handitzeko obrak finantzatzeko, 2026. urtean. DDBN kodea: 882928. 50. EAO, 2026KO MARTXOAREN 10EKOA (ASTEARTEA) Zaurgarritasun egoeretarako premiazko neurriak. REAL DECRETO-LEY 2/2026, de 3 de febrero, por el que se adoptan medidas urgentes para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social, en materia tributaria y relativas a los recursos de los sistemas de financiación territorial. Pentsioen errebalorizazioa. REAL DECRETO-LEY 3/2026, de 3 de febrero, para la revalorización de las pensiones públicas y otras medidas urgentes en materia de Seguridad Social. |
|
|
|