 | |
NUKFk abian jarriko du despopulazioari buruzko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea, eskualdeko bilkurekin | |
Federazioak Despopulazioari eta Landa Garapenari buruzko Foru Legearen Aurreproiektua aztertuko du toki-erakundeekin, horiek egindako eskaerak biltzen dituen ikusteko eta hobekuntzak aztertzeko | |
|
|
 | |
Eskuragarri daude jada NUKFren 2026rako Etengabeko Prestakuntza Planeko lehen ikastaroak | |
Lehenengo deialdi bat egin da online ikastaro batzuk eskainita. Aurrerago ordea, prestakuntza ekintza orokor eta berariazko gehiago eskainiko dira dagokionean horietan izen-emateko aukera emanez. Informazio guztia posta elektroniko bidez edo web-atariaren bidez jakinaraziko da. | |
|
|
 | |
Toki-erakundeei zuzenduriko laguntza deialdi berria despopulazioari aurre egiteko inbertsioetarako | |
Diru laguntzak 2026rako eta 2027rako izango dira. Ia hiru milioiko aurrekontua dute eta Nafarroako 143 udalerriri eta 166 kontzejuri onura ekar diezaiekete | |
|
|
 | |
Nafarroako Gobernuak eta NUKFk harremanak sendotu dituzte migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesuari begira | |
Bi erakundeak prest daude apirilean hasiko den prozesua ahalbidetzeko | |
|
|
 | |
Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten | |
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da | |
|
|
 | |
Nafarroako Gobernuak Osasunari buruzko Foru Lege berriaren Aurreproiektua aurkeztu du, landa eremuko larrialdietan aldaketarik egin gabe | |
Partaidetza-atarian argitaratu ondoren, egindako ekarpenen txostenarekin batera (ia 1.000 hartu dira kontuan), testuak tramitatzen jarraitzen du Nafarroako Parlamentuan erregistratu aurretik, eztabaidatu eta bozkatzeko. | |
|
|
|
“Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” jardunaldia | |
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), EmakumeOn – Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren esparruan, “Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” lurraldeen arteko saioa antolatu du. Apirilaren 18an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Civican zentroan. | |
|
|
|
Lankidetzarako Toki Funtsaren erakusketa – Zangoza: Kultur Etxea | |
Nafarroako Toki-erakundeen Garapen Lankidetzako Funtsa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarren artean ezagutzera emateko, NUKFk dibulgaziozko erakusketa bat sortu du. Apirilaren 10 bitarte, Zangozako Kultur Etxean | |
|
|
|
Nafarroako amiantoaren erroldari buruzko formakuntza jardunaldiak | |
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOIk) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan, formakuntza jardunaldi batzuk antolatu ditu toki-erakundeentzat. | |
|
|
|
5. Datu Irekien Bilera Nazionala | |
5. Datu Irekien Bilera Nazionala (ENDA) 2026ko maiatzaren 8an egingo da Iruñean , datu irekiei buruzko ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko erreferentziazko ekitaldi nazional gisa finkatuz. | |
|
|
|
Energia Komunitateen Europako IV. Kongresua | |
Kongresua erreferentziazko gune izatera iritsi da, pertsonek trantsizio energetikoan funtsezko zer zeregin bete behar duten hausnartzeko, ikasteko eta esperientziak trukatzeko. Maiatzaren 6an eta 7an izanen da. | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
38. NAO, 2026KO OTSAILAREN 20KOA (OSTIRALA) Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen aldaketa. 1/2026 FORU LEGEA, otsailaren 13koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena. 40. NAO, 2026KO OTSAILAREN 24KOA (ASTEARTEA) Hondakinen Funtsa. Banaketa. 15E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026ko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen II. eranskinean biltzen diren esleipen irizpideen arabera. Merkataritza suspertzeko dirulaguntzak. 4E/2026 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, toki entitateei landa merkataritza suspertzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 884880. Toki entitateen zerbitzuen benetako kostua kalkulatzea. 9/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako toki entitateek ematen dituzten zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko betebeharra eta informazioa emateko epeak. Galarko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 11n hartua, Galarko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena. 43. NAO, 2026KO OTSAILAREN 27KOA (OSTIRALA) Gazteentzako guneak hornitzeko dirulaguntzak. 8E/2026 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026an gazteentzako guneak hornitzeko toki entitateetarako dirulaguntzen deialdia onartzekoa. DDBN kodea: 885269. Langabeak kontratatzea interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko. 70E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua baimentzen duena dirulaguntza-deialdi honetarako: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik". DDBN kodea: 883305. Toki entitateetan enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzea. 71E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026rako gastua baimentzen duena dirulaguntza hauetarako: toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten. 44. NAO, 2026KO MARTXOAREN 2KOA (ASTELEHENA) Idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko zerrendak osatzeko hautaproben deialdia. 13/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan, idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz. Kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko zerrendak osatzeko hautaproben deialdia. 14/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan, kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz. 48. NAO, 2026KO MARTXOAREN 6KOA (OSTIRALA). Montepio Orokorreko defizita eta toki entitateen arteko banaketa. 299/2026 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2025eko defizita eta Nafarroako toki entitateen arteko banaketa onesten dituena. 50. NAO, 2026KO MARTXOAREN 10EKOA (ASTEARTEA). Haur eta nerabeentzako prebentzio komunitarioko programetarako dirulaguntzak. 108E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdia hau onesten baita: "Dirulaguntzak toki entitateentzat, haur eta nerabeentzako prebentzio komunitarioko programak abiarazi ditzaten." Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 877459. DDBN kodea: 877459. Donejakue Bideko ostatuetarako dirulaguntzak. 16E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako 2026ko dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. DDBN kodea: 875563. Herrietako kontsultategietan obrak egiteko deialdia. 124/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraiki, eraberritu eta/edo handitzeko obrak finantzatzeko, 2026. urtean. DDBN kodea: 882928. 50. EAO, 2026KO MARTXOAREN 10EKOA (ASTEARTEA) Zaurgarritasun egoeretarako premiazko neurriak. REAL DECRETO-LEY 2/2026, de 3 de febrero, por el que se adoptan medidas urgentes para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social, en materia tributaria y relativas a los recursos de los sistemas de financiación territorial. Pentsioen errebalorizazioa. REAL DECRETO-LEY 3/2026, de 3 de febrero, para la revalorización de las pensiones públicas y otras medidas urgentes en materia de Seguridad Social. |
|
|
|