 | |
NUKFk toki eremuak Foru Hobekuntzaren etorkizuneko eguneratze batean presentzia handiagoa izatea eskatu du | |
Nafarroaren etorkizuna tokikotik ere eraiki behar dela defendatu du Xabier Alcuazek Parlamentuan, udal-autonomia, lurralde-kohesioa eta udalerrien eta kontzejuen aintzatespen instituzionala indartuz | |
|
|
 | |
Udalek eutsi egingo diote bikote egonkorren eraketa kudeatzeari eta bikote horiek Nafarroako Erregistro Bakarrean inskribatzeari | |
NUKFk eta Gobernuak hitzarmena berritu dute horri atxikitako udalek bikote egonkorrak eratu edo azkendu ahal izateko. Hitzarmenak ez du konpromiso ekonomikorik eta lau urteko indarraldia izanen du | |
|
|
 | |
Toki-erakundeetan idazkaritza eta kontu-hartzailetza lanpostuak aldi baterako betetzeko zerrendak egiteko deialdia zabaldu du lehen aldiz Nafarroak | |
Prozesuari esker, izangaien zerrenda bat osatuko da oposizio bidez aholkularitza juridikorako eta ekonomikorako lanpostuak aldi baterako betetzeko hala eskatzen duten Nafarroako udaletan | |
|
|
 | |
Osasun Departamentua eta toki-erakundeak lankidetzan arituko dira herritarren artean osasuna sustatzeko | |
Fernando Domínguez kontseilaria Xabier Alcuaz NUKFko lehendakariarekin bildu da oinarrizko osasun-laguntzan Osasun Komunitarioko Estrategia aurkezteko eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko lankidetzan aritzeko | |
|
|
 | |
Onetsi da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 5/2018 Foru Legearen aldaketa | |
Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoari esleitzen dio lobbyen erregistroaren gaineko eskumena, eta Gardentasunaren Kontseiluaren autonomia indartzen da gainbegiratzaile gisa | |
|
|
 | |
Nafarroak Etxebizitzaren Behatokia jarri du abian, etxebizitzen merkatuari buruzko informazio eguneratua duen tresna berria | |
Webguneak datu ofizialak, aldizkako txostenak, planak eta azterlanak biltzen ditu, politika publikoak bideratzeko eta sektorearen jarraipena errazteko | |
|
|
 | |
Trafiko Bisore berria, foru errepideetako gorabeherak denbora errealean ezagutzeko tresna | |
Besteak beste, gertakari, buxadura, erorketa, obra, auto-ilara, istripu edo larrialdiek errepideetan eragindako baldintza klimatologikoen, mozketen edo afekzioen berri emango du | |
|
|
|
Lankidetzarako Toki Funtsaren erakusketa – Deierri: Deierriko ostatua | |
Nafarroako Toki-erakundeen Garapen Lankidetzako Funtsa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarren artean ezagutzera emateko, NUKFk dibulgaziozko erakusketa bat sortu du. Martxoaren 17a bitarte, Deierrin | |
|
|
|
Campus Rural 2026 programa – NUPeko praktikak | |
Campus Rural Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Espainiako unibertsitate publikoen ekimena da. Programa horren asmoa da landa ingurunea sustatzea despopulatutako eremuetara giza kapitala eramatea bultzatuz bertako ekoizpen-, gizarte- eta erakunde-sarea dinamizatzeko. Martxoaren 23a bitarte. | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
34. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 17A (ASTEARTEA) Errenta bermatuaren zenbatekoa. 5/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzen duena 2026. urterako. 38. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 20A (OSTIRALA) Toki Ogasunei buruzko lege aldaketa. 1/2026 FORU LEGEA, otsailaren 13koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena. 40. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 24A (ASTEARTEA) Hondakinen Funtsaren banaketa. 15E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026ko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen II. eranskinean biltzen diren esleipen irizpideen arabera. Landa merkataritza suspertzeko dirulaguntzak. 4E/2026 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, toki entitateei landa merkataritza suspertzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 884880. Zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko betebeharra. 9/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako toki entitateek ematen dituzten zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko betebeharra eta informazioa emateko epeak. Galarko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 11n hartua, Galarko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena. |
|
|
|