 | |
Udalak administraziorik hoberena Nafarroako herritarren aburuz | |
Hiru pertsonatik bik positiboki baloratzen dituzte udal zerbitzuak eta erdiak baino gehiagok gestioren bat egin dute bere toki-erakundearekin azken urtean. Hala dio Nafarroako Gobernuak egin inkesta batek | |
|
|
 | |
Toki Araubideko Foru Batzordeak hezkuntza-sarea berrantolatzearen eta osasun hondakinei buruzko dekretu berriaren aldeko txostena eman du | |
Otsailaren 17an egin bilkuran, Nafarroako toki-erakundeetan idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak sortzea ere jorratu zen | |
|
|
 | |
NUKFk udal esparruan kudeaketa energetikoa hobetzeko gida praktiko bat igorri die toki-erakundeei | |
Gidak tresnak eskaintzen ditu trantsizio energetikoaren arloan ordenatzeko, planifikatzeko eta aurrera egiteko eta, horrekin batera, teknikarientzako eta hautetsientzako prestakuntza ekintzen programa bat ere egin da | |
|
|
 | |
Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak Nafarroako udalentzako jaialdien eta txapelketen eskaintza aurkeztu du 2026rako | |
Eskaintzak formatu malguari eta irisgarriari eusten dio, % 50 finantzatua dago eta sarrera doakoa da (dohaintza boluntarioa); diru-sarrerak osorik gizarte ekimenetara bideratzen dira | |
|
|
 | |
Nafarroako Gobernuak toki entitateek eskaintzen dituzten zerbitzuen kostua kalkulatu eta iragartzeko sistema arautzen du | |
Informazioa urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen igorri beharko zaio Jaurlaritzari, eta abenduaren 1a baino lehen argitaratuko da, kudeaketa publikoaren gardentasunean eta eraginkortasunean aurrera egiteko | |
|
|
 | |
Hezkuntza Azpiegituren Plan Zuzentzaileak 42,8 milioi euroko inbertsioa egingo du 2026an | |
Udalaren jabetzako zentroetan 7.129.972 euro inbertituko dira. Atal honetan sartzen dira ikastetxe publikoak eraikitzea eta handitzea (4.979.472 euro), IkasNOVA geletarako toki-erakundeentzako dirulaguntzak (220.000 euro), hezkuntza bereziko gelak klimatizatzeko toki-erakundeentzako dirulaguntzak (600.000 euro) eta toki-erakundeentzako beste dirulaguntza batzuk (1.512.500 euro) | |
|
|
 | |
Foru Lege berri batek Elkarlaneko Etxebizitza arautuko du | |
Testuak kooperatibek eta bazkideek jaso beharreko araubide juridikoa finkatzen du, baita lankidetza-jarduerak, sustapen-neurriak, etxebizitza-motak eta eraikuntza-espezialitateak ere | |
|
|
|
2025eko Lankidetzarako Toki Funtsaren erakusketa | |
Nafarroako Toki-erakundeen Garapen Lankidetzako Funtsa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarren artean ezagutzera emateko, NUKFk dibulgaziozko erakusketa bat sortu du | |
|
|
|
Udal Informatikari buruzko VI. Nafar Topaketak | |
Jardunaldian jorratuko dira adimen artifizialak eta teknologia berriek kudeaketa publikoan sortzen dabiltzan aldaketak, eta nabarmenduko da aurrerapen digitalaren erdigunean pertsonak mantentzeko beharra | |
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
10. NAOa, 2026KO URTARRILAREN 15EKOA (OSTEGUNA). Laguntza toki-entitateentzat, trantsizio energetikorako. 632E/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-entitateentzat, trantsizio energetikorako" (esp.: 0011-3362-2026-000000). DDBN kodea: 876712. Klima Aldaketaren Nafarroako Herritar Batzarra. 380E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 142E/2024 Foru Agindua, Klima Aldaketaren Nafarroako Herritar Batzarra arautu zuena. Nafarroako Aurrekontuak. 16/2025 FORU LEGEA, abenduaren 22koa, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Tributu-neurriei buruzko legea. 17/2025 FORU LEGEA, abenduaren 22koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzen dituena. 19. NAOa, 2026KO URTARRILAREN 27KOA (ASTEARTEA). Dirulaguntzak langabeak kontratatzeagatik. Gastua handitzea. 6206E/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita honako deialdi honen gastua: deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroako toki entitateei, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko. DDBN kodea: 811798. Nafarroako administrazio publikoetako langileen ordainsariak. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urtarrilaren 14an hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat 2025eko abenduaren 31n indarrean ziren ordainsariak ehuneko 1,5 igotzen dituena, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Euriteek kalteturiko udalerrien zerrenda. 84/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 18ko 59/2025 FORU AGINDUA, zeinaren bidez onesten baita 2025eko martxoan eta maiatzean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten baitira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak, haren xedean sartzen direla 2025eko uztailaren 11n, 12an eta 13an izandako ezohiko euriteak ere. 28. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 9KOA (ASTELEHENA). Mugaz gaindiko lankidetza-jarduerak sustatzeko dirulaguntza. 141E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateendako eta irabazi-asmorik gabeko entitateendako dirulaguntzen deialdi bat, mugaz gaindiko lankidetza-jarduerak susta ditzaten 2026ko ekitaldian. DDBN kodea: 877756. 29. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 10EKOA (ASTEARTEA). Pirinioetako Planaren dirulaguntzen oinarriak. AKATS ZUZENKETA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an eman 4E/2026 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez ondoriorik gabe uzten dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 567E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak, eta, horrekin batera, beste oinarri arautzaile batzuk onesten dira. DDBN kodea: 879128. Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua. 6/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2026-2027 ikasturterako 33. NAOa, 2026KO OTSAILAREN 16KOA (ASTELEHENA). Eguneko zentroetarako dirulaguntzak. Eraikitze-lanak edo abian jartzea. 6/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen ekimenez eguneko zentroak eraikitzeko edo horiek abian jartzeko obrak amaitzeko. DDBN kodea: 884914. 18. EAOa, 2026KO URTARRILAREN 20KOA (ASTEARTEA). Zirkulazioa. Neurri bereziak. Ebazpena, 2026ko urtarrilaren 14koa, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarena, 2026an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena. 20. EAOa, 2026KO URTARRILAREN 22KOA (OSTEGUNA). Gizarte Segurantza. 39/2026 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, 2026rako pentsio publikoen hasierako zenbatekoa mugatzeari eta Gizarte Segurantzaren sistemako pentsioen, klase pasiboetako pentsioen eta beste prestazio sozial publiko batzuen balioa handitzeari buruzkoa. |
|
|
|