 | |
Toki-erakundeentzako dirulaguntza deialdiak bizkortzeko eskatu dio NUKFk Nafarroako Gobernuari | |
Federazioak toki sektorearen finantza egonkortasuna balioetsi du eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko aurreproiektuaren aldeko txostena eman du Toki Araubideko Foru Batzordean | |
|
|
 | |
226 udalerrik bat egin dute jada Alkateen Itunarekin Nafarroan | |
Azken bost urteetan, milako bat jarduketa egin dituzte toki-erakundeek klima aldaketari egokitzeko, 52 milioitik gorako inbertsioa eginez horretarako | |
|
|
 | |
CONCEJO aldizkariak toki esparrutik haurtzaroa babesteari eskaini dio bere azken alea | |
NUKFren argitalpen espezializatuak despopulazioari eta nazioarteko lankidetzari ere heldu dio eta Gorritiren eta mugako kontzeju gisa duen historiaren inguruko erreportajea dakar | |
|
|
 | |
Zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako kontratatzeko deialdia | |
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak deialdi bat kaleratu du NUKFren Arlo Juridikorako zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako kontratatzeko.Deialdiaren oinarriak eta eskabide eredua, hemen: | |
|
|
 | |
Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta toki-erakundeak premiatzen ditu xenofobia instituzionala desagerraraz dezaten | |
Ganberak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio tratu-berdintasunari, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak bultza ditzan administrazio publikoan NUKFrekin | |
|
|
 | |
LEADER funtsei esker, 92 proiektu sustatu dira landa esparruan | |
Horietatik, 57 toki-erakundeek bultzatu zituzten eta 35 enpresa pribatuek edo ekintzaileek. 2023ko deialdiak 4 milioitik gorako zuzkidura eta toki ekintzako taldeen aholkularitza izan zuen | |
|
|
|
Toki esparruan gazteriako politikak sustatzeko dirulaguntzak | |
Nafarroako Gazteriaren Institutuak tokiko-erakundeentzako diru laguntzen deialdi bat abiarazi berri du, gazte-politikak ezartzeko. Lehen aldiz, deialdi bakar batean bildu dira Institututik tokiko-erakundeetara zuzentzen ziren guztiak | |
|
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
200. NAOa, 2025EKO URRIAREN 7KOA (ASTEARTEA). Donejakue bideko toki-erakundeentzako dirulaguntzak ostatuetarako, atsedenlekuetarako eta mugikortasun jasangarrirako. 92E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 857816. 205. NAOa, 2025EKO URRIAREN 14KOA (ASTEARTEA). Toki-erakundeentzako dirulaguntzak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egin ditzaten. Oinarrien aldaketa. 188E/2025 EBAZPENA, irailaren 18koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean 1.740.000,00 euroko dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egin ditzaten. Deialdia Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen. 207. NAOa, 2025EKO URRIAREN 16KOA (OSTEGUNA). Toki-erakundeentzako dirulaguntzak kirol anitzeko programetarako. 97E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2025-2026 aldian, kirol anitzeko programak susta ditzaten 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 859581. Bizikleta bideak egokitzeko dirulaguntzak. 98E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez toki entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, bizikleta bideak egokitzeko. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 860166. 210. NAOa, 2025EKO URRIAREN 21EKOA (ASTEARTEA). Ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak sustatzeko dirulaguntzak. 94E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuak susta ditzaten 2025-2026 aldian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 858946. |
|
|
|