471. Buletina

471. zk.    2025-10-20

 

ALBISTEAK
Abian ditu NUKFk toki-erakundeetako langileei eskainitako 2025eko Etengabeko Prestakuntza Planaren azken ikastaroak
Abian ditu NUKFk toki-erakundeetako langileei eskainitako 2025eko Etengabeko Prestakuntza Planaren azken ikastaroak
Prestakuntza ekintza horiekin 171 ikastaro eginak izango ditu eta 2026an udal berrikuntzaren eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren aldeko hautua egingo duela aurreratu du
Informazio gehiago
Nafarroako Gobernuak udalerrietan doitasunezko kartografia garatzeko aukera eskaini die toki-erakundeei
Nafarroako Gobernuak udalerrietan doitasunezko kartografia garatzeko aukera eskaini die toki-erakundeei
Udalerriek azaroaren 30era arte dute epea interesaturik dauden adierazteko, 2026an Tracasa Instrumental enpresa publikoak egingo dituen lanak antolatze aldera
Informazio gehiago
700.000 euroko dirulaguntzak Nafarroako Donejakue Bideko ibilbideen jasagarritasuna sustatzeko
700.000 euroko dirulaguntzak Nafarroako Donejakue Bideko ibilbideen jasagarritasuna sustatzeko
Nafarroako Gobernuko deialdia toki-erakundeei zuzendurik dago eta Donejakue Bideko bost ibilbideetan ostatuen, atsedenlekuen eta paisaien jasangarritasuna sustatu asmo du
Informazio gehiago
Toki eta lurralde erakundeetako berdintasun-teknikariek kanpaina feminista bat abiarazi dute emakumeek landa-garapenean duten ezinbertzeko zeregina aldarrikatzeko
Toki eta lurralde erakundeetako berdintasun-teknikariek kanpaina feminista bat abiarazi dute emakumeek landa-garapenean duten ezinbertzeko zeregina aldarrikatzeko
Landa eremuko emakume nafarrek erabaki politikoen esparrutik erdigunera igarotzea eskatzen dute urriaren 15an ospatzen den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
Informazio gehiago
Zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako kontratatzeko deialdia
Zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako kontratatzeko deialdia
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak deialdi bat kaleratu du NUKFren Arlo Juridikorako zuzenbideko lizentziadun edo gradudun bat aldi baterako kontratatzeko.Deialdiaren oinarriak eta eskabide eredua, hemen:
Informazio gehiago
BESTE ALBISTE BATZUK
Nafarroako Parlamentuak udalak premiatzen ditu berma dezaten beren udal-espazio publikoak irekiak eta erabilgarriak izan daitezen, bazterkeriarik eta pribilegiorik gabe
Nafarroako Parlamentuak udalak premiatzen ditu berma dezaten beren udal-espazio publikoak irekiak eta erabilgarriak izan daitezen, bazterkeriarik eta pribilegiorik gabe
Foru Komunitatearen izaera plurala aldarrikatu dute pertsona guztiek beren tradizioak partekatu eta ospatzeko duten eskubidea defendatzeko
Informazio gehiago
26 pertsonak lortu dute Udaltzaingoaren laguntzaile izateko gaikuntza, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan ikastaroa gainditu ondoren
26 pertsonak lortu dute Udaltzaingoaren laguntzaile izateko gaikuntza, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan ikastaroa gainditu ondoren
Behin Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda, Foru Komunitateko toki-erakundeek profil profesional hori kontratatu dezakete
Informazio gehiago
AGENDA

Nafarroako Klimaren I. Astea

Urriak 20 – Urriak 26

 

Alkateen Itunaren III. Jardunaldia Nafarroan

Urriak 22

 

Migratzaileak eta errefuxiatuak herri txikietan eta landa-eremuan hartzeko eta gizarteratzeko nazioarteko forua

Urriak 28 – Urriak 29

 

Konpainiako animaliak hartzeko zentroak eraikitzen edo hobetzen dituzten toki-erakundeentzat laguntza-deialdia

Urriak 31

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

189. NAO, 2025EKO IRAILAREN 23KOA (ASTEARTEA).

Eskolako sustatzaileak kontratatzeko dirulaguntzak. 611/2025 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831328.

Uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzak. 275E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena (bigarren banaketa). Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration EB) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN: 831005.