 | |
NUKFk 152 prestakuntza ekintza eskaintzen ditu Nafarroako toki-erakundeetako langileentzat | |
Udalen Federazioaren Etengabeko Prestakuntza Planak ikastaroak euskaraz eskaintzen ditu aurten eta eutsi egiten dio berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxista prebenitzeko hautuari | |
|
|
 | |
Saharako kausarekiko eta Oporrak Bakean programarekiko babesa berretsi du NUKFko lehendakariak Nafarroako toki-erakundeen izenean | |
Udalerrien Federazioak Iruñean izandako Oporrak Bakean Programaren hausnarketa jardunaldietan parte hartu du | |
|
|
 | |
Toki esparruan gazteriako politikak sustatzeko dirulaguntzak | |
Deialdiak 708.000 euroko partida bat dauka 2025eko urria eta 2026ko iraila bitartean ekintzak egiteko | |
|
|
 | |
Toki-erakundeek aldeko txostena eman dute Gardentasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren eta onura publikoko mendien dekretuaren gainean | |
Udaberriko ez-ohiko euriteek kalteturiko udalerrientzako tributu-neurriak ere aztertu ditu Toki Araubideko Foru Batzordeak | |
|
|
 | |
20.000 euroko laguntzak Nafarroako toki entitateentzat, landa eremuetan sakabanatutako baserriak aurkitu eta seinaleztatzeko | |
Larrialdi-zerbitzuek Helpbidea identifikatzaile bakarra erabiltzen dute herriguneetatik kanpo dauden etxebizitzetara eta eraikinetara azkar mugitzeko | |
|
|
 | |
Parlamentuak toki entitateei dei egiten die etxebizitza-parke publikoa handitzeko neurrien aplikazioan lagundu dezaten | |
Legebiltzarrak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua premiatzen du “etxebizitza-politiken komunikazioa indartu dezan, ezagutzera eman daitezen tentsiopeko zonaldeak, Etxebizitza Ordainerraza izateko Eskubideari buruzko Foru Legea eta herritarrengan eta inplikatutako eragileengan dituen inplikazio praktiko guztiak” | |
|
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
189. NAO, 2025EKO IRAILAREN 23KOA (ASTEARTEA). Eskolako sustatzaileak kontratatzeko dirulaguntzak. 611/2025 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831328. Uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzak. 275E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena (bigarren banaketa). Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration EB) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN: 831005. |
|
|
|