 | |
Elikagaien Bankurako 9.750 euroko laguntza bideratu dute 17 toki-erakundek NUKFren bitartez | |
Bankuak kostu handiko egoitza aldaketari aurre egin beharko dion honetan, Udalerrien Federazioari esker Nafarroako udalek errazago dute Bankuarekiko elkartasuna adierazteko | |
|
|
 | |
Nasuvinsak landa inguruneko etxebizitzari buruzko inkesta batean parte hartzeko gonbita egin toki-erakundeei | |
Diagnostikoa Nafarroako Landa Eremuko Etxebizitza Estrategiarako oinarria izango da. Izan ere, etxebizitza funtsezkoa baita udalerrientzat despopulazioari aurre egiteko | |
|
|
 | |
Laguntza-deialdi bat kaleratu dute lagun egiteko animaliak hartzeko zentroak eraikitzen edo hobetzen dituzten toki-erakundeentzat | |
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 125.000 euro bideratuko ditu horretarako eta 100.000 euroko gehigarria aurreikusi du. Interesa duten toki-erakundeek urriaren 31 bitartean aurkeztu ahalko dituzte eskaerak | |
|
|
 | |
1,85 milioi euro 20.000 biztanletik beherako udalerriei, Nafarroan uraren kudeaketa egiteko | |
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza-lerroa uraren hiri-zikloaren digitalizazioaren parte da, eta erregistratu gabeko ur-kantitatea murriztea du helburu | |
|
|
 | |
30 pertsonak hasi dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroa | |
170 orduko prestakuntza gainditu ondoren, dagokion gaikuntza lortuko dute, eta toki-erakundeek profil mota hori kontratatu ahal izango dute | |
|
|
 | |
Parlamentuak bisita egin du Abaurregaineko “Remondegi Etxea-Balcón del Pirineo” proiektura | |
Proiektuan aurreikusten da ostalaritza-lokal publiko bat irekitzea eta etxebizitzak eraikitzea, herriak despopulaketarako duen muturreko arriskuari aurre egitearren | |
|
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
162. NAOa, 2025EKO ABUZTUAREN 14KOA (OSTEGUNA). Uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko jardueretarako dirulaguntzak. 601E/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honetako epe batzuk eta bertan baimendutako gastua: "Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Ebro Resilience Estrategiako hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan". Hondakinen Funtsa. 683E/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 847170. 164. NAOa, 2025EKO ABUZTUAREN 19KOA (ASTEARTEA). Toki Inbertsioen Plana. Goi hornidurako horniketa eta hondakinen tratamendua. 226E/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, 2026-2028 plangintza-aldirako, batetik, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren arloan, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartutakoak aurrekontu baliabideen kargura, eta bestetik, uraren goi-horniduraren arloan, erreserbako inbertsioen zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera. 168. NAOa, 2025EKO ABUZTUAREN 25EKOA (ASTELEHENA). Landa ingurunean kultur jarduera sustatzeko proiektuetarako dirulaguntzak. 84E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako landa-inguruneko udalerriek kultur jarduera sustatzeko antolatzen dituzten proiektuak finantzatzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 849836. 169. NAOa, 2025EKO ABUZTUAREN 26KOA (ASTEARTEA). Ikasnova geletarako birmoldatze obrak egiteko dirulaguntzak. 146E/2025 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi hau ebazten baita: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak (udalak eta kontzejuak), IkasNOVA gelak hartzeko birmoldatze obrak egiteko". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818188, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 34E/2025 Ebazpenaren bidez onetsia. 173. NAOa, 2025EKO IRAILAREN 1EKOA (ASTELEHENA). Jarduera fisikoarekin lotutako proiektuetan tresna digitalak ezartzeko dirulaguntzak. 86E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 5eko 37E/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, tresna digitalak ezar ditzaten osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2025erako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 0000818893. Hiri Agendak edo horiek garatzen dituzten proiektuak prestatzeko dirulaguntzak. 315E/2025 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalerrientzako dirulaguntzen deialdia, Tokiko Hiri Agenda prestatzeko edo Tokiko Agendak eta "hirigintza-arloko ekintza berritzaileen" aurretiazko deialdietan egindako esparru-dokumentuak garatzeko proiektu edo ekintzak gauzatzeko. DDBN identifikazioa: 0000845983. |
|
|
|