72. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 10EKOA (OSTEGUNA). Pirinioetako Planaren ekintzetarako dirulaguntzak. 45E/2025 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 819416. 73. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 11KOA (OSTIRALA). Igerilekuen dekretua. 27/2025 FORU DEKRETUA, martxoaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua. 75. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 15EKOA (ASTEARTEA). LGTBI+ arloko babes proiektuetarako dirulaguntzak. 113E/2025 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2025ean. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 821032. IkasNOVA geletarako dirulaguntzak. 34E/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi bat onesten baita Nafarroako toki entitateek (udalek eta kontzejuek) birmoldatze obrak egin ditzaten IkasNova gelak hartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818188. 77. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 22KOA (ASTEARTEA). Xedapen orokorrak. Ikuskizun publikoak. 5/2025 FORU LEGEA, apirilaren 9koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzen duena. Bizikleta azpiegituretarako dirulaguntzak. 199E/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko zuzendari nagusiak emana, "Toki erakundeentzako dirulaguntza, bidegorrien eta bizikleta azpiegituren proiektuak egiteko, 2025-2026 urteetarako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 823345. 80. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 24KOA (OSTEGUNA). Populazioaren zifra ofizialak. 19/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Kontzejuetako populazioaren zifrak, 2024ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena. 81. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 25EKOA (OSTIRALA). Soropil artifiziala jartzeko dirulaguntzak. 49E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana; honen bidez onesten da toki entitateendako dirulaguntza deialdia, futbol 11ko zelaiak eraberritu eta soropil artifiziala jartzeko 2025ean. DDBN identifikazioa: 823872. 83. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 29KOA (ASTEARTEA). ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 19an hartua, Castillonuevo udalerriaren izen ofiziala aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera "Castillonuevo / Gazteluberri" izanen da. 86. NAOa, 2025EKO MAIATZAREN 2KOA (OSTIRALA). ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 9an hartua, Aizarozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena. Euskara sustatzeko dirulaguntzak. 43E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2025eko laguntzak toki entitateentzat" izeneko dirulaguntzaren deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 827513. Autokarabanentzako lekuak ezartzeko dirulaguntzak. 43E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateentzako dirulaguntza deialdi bat, gaua igarotzeko lekuak ezar ditzaten turismo ibiltariko autokarabanentzat, bidaian diren karabanentzat eta antzekoentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 822756. 88. NAOa, 2025EKO MAIATZAREN 6KOA (ASTEARTEA). Kontzejua azkentzea. 33/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 9koa, Goñibarko Udalaren Azantzako Kontzejua azkentzen duena. 91. NAOa, 2025EKO MAIATZAREN 9KOA (OSTIRALA). Xedapen orokorrak. Behin-behinekotasuna. 1/2025 FORU LEGE-DEKRETUA, maiatzaren 7koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena. 85. EAOa, 2025EKO APIRILAREN 8KOA (ASTEARTEA). Neurri finantzarioak. Resolución de 4 de abril de 2025, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. 112. EAOa, 2025EKO MAIATZAREN 9KOA (OSTIRALA). Neurri finantzarioak. Resolución de 7 de mayo de 2025, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. |