60. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 25EKOA (ASTEARTEA). Dirulaguntzak. Udal Platea Local 2025. 14E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako udalentzako dirulaguntzak Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko (Udal Platea Local 2025)". DDBN identifikazioa: 815646. Dirulaguntzak. Artea eta Kultura 2025. 17E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalerriei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten baita "Artea eta Kultura 2025" programaren barruko kultur jarduerak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 815900. 62. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 26KOA (OSTEGUNA). Xedapen orokorrak. Memoria historikoa. 3/2025 FORU LEGEA, martxoaren 20koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzen duena. 64. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 31KOA (ASTELEHENA). Dirulaguntzak. Etxez etxeko arreta zerbitzuak. 333E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818957. Dirulaguntzak. Turismo marketina. 25E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena 2025ean turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako. DDBN identifikazioa: 816792. Dirulaguntzak. Jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzea. 37E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, tresna digitalak ezar ditzaten osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2025erako. DDBN identifikazioa: 818893. 68. NAOa, 2025EKO APIRILAREN 4KOA (OSTIRALA). Bearingo Kudeaketa Batzordea. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 19an hartua, Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena Iturgoiengo Kudeaketa Batzordea. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 19an hartua, Iturgoiengo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena. Dirulaguntzak. Enplegu Sozial Babestua. 405E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2025. urterako, toki entitateei dirulaguntzak emateko enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 821311. 80. EAOa, 2025EKO APIRILAREN 2KOA (ASTEAZKENA). Elikagaiak alferrik galtzea. Ley 1/2025, de 1 de abril, de prevención de las pérdidas y el desperdicio alimentario. |