 | |
3.000 pertsonek hartu dute parte NUKFk toki-erakundeentzako antolaturiko prestakuntza ikastaroetan | |
2024ko Prestakuntza Planak 171.120 euroko aurrekontua izan zuen eta langile publikoen prestakuntza ekintzetarako bideratu zen osorik | |
|
|
 | |
NUKFk “Nafarroako Aliantza GJHen alde – 2030 Agenda” ekimenari atxikimendua eman dio | |
Martxoaren 11n izandako Batzorde Betearazlean despopulazioari buruzko parte-hartze prozesua, Haurren eta Nerabeen Babesari buruzko Legearen zabalpena eta Concejo aldizkaria banatzeko proposamen bat ere izan zituzten hizketagai | |
|
|
 | |
NUKFk trantsizio energetikoari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du, toki-erakundeetako idazkaritzako, kontu-hartzailetzako eta administraritzako langileei zuzendurik | |
Prestakuntzak klima aldaketaren aurkako borrokaren alderdi juridikoak ardatz izango ditu, aurrez aurreko bi ediziotan Iruñean eta Tuteran eta online saio batean | |
|
|
 | |
Eskuragarri dago 2025eko Aurrekontuen Txostena, toki-erakundeentzako berritasun guztiak biltzen dituena | |
Txostenak Nafarroako toki-erakundeei eragiten dieten aurrekontu- eta lege-aldaketa guztiak jasotzen ditu ekitaldi honetarako | |
|
|
 | |
Nafarroako Gobernuak bere informazio geografikoko zerbitzua modernizatu du: IDENA bisoreak aurreko SITNA ordezkatuko du | |
Plataformaren funtzionalitate nabarmenen artean, katastro-kontsultak egiteko aukera dute toki-erakundeek | |
|
|
 | |
Maiatzaren 3tik aurrera toki-erakundeek ezingo dute erabilera bakarreko plastikorik erabili antolatzen dituzten ekitaldi publikoetan | |
36/2024 Foru Dekretuak udalek betebeharreko neurriak ezartzen ditu hondakinak murrizteko eta ingurumenarekin arduratsuak diren praktikak sustatzeko | |
|
|
|
ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…) |
|
|
46. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 7KOA (OSTIRALA). ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an hartua, Narbarteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena. 51. NAO BEREZIA, 2025EKO MARTXOAREN 13KOA (OSTEGUNA). Xedapen orokorrak. Estatistika Plana. 2/2025 FORU LEGEA, martxoaren 3koa, Nafarroako 2025-2028 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. 52. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 14KOA (OSTIRALA). Xedapen orokorrak. Nafarroako Kontseilua. 14/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Nafarroako Kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena. Dirulaguntzak. 16E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza-deialdi bat onesten duena Nafarroako toki erakundeek 2025ean artxibatze sistema propioa abian jartzeko edo finkatzeko. DDBN identifikazioa: 815979. Dirulaguntzak. 20E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen deialdia onesten baita: "Nafarroako toki erakundeen artxiboetako ondare dokumentala hedatzeko eta hari balioa emateko ekimenetarako dirulaguntza ematea 2025ean". DDBN identifikazioa: 816386. Dirulaguntzak. 25E/2025 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi hau: "Nafarroako udalei zuzendutako dirulaguntzak, 2025eko ekitaldian zehar udal plan orokorrak eta plan bereziak egin edo berrikusteko lanak finantzatzeko". DDBN identifikazioa: 813577. 53. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 17KOA (ASTELEHENA). Dirulaguntzak. 18E/2025 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, toki-entitateetako gazteentzako informazio zerbitzuetarako dirulaguntzen 2025eko deialdia onesten duena, langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko. DDBN identifikazioa: 816716. Dirulaguntzak. 515E/2025 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025ean dirulaguntza honetarako behar den gastua baimentzen duena eta dagokion deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena: toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten. DDBN identifikazioa: 811824. 54. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 18KOA (ASTEARTEA). Dirulaguntzak. 15E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, laguntza hauen 2025eko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena: "Nafarroako toki entitateendako laguntzak memoria historikoaren, biktimen, giza eskubideen eta bakeari eta bizikidetzari loturiko arloko jarduerak egiteko". DDBN identifikazioa: 813610. Dirulaguntzak. 18/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, 2025. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatzen duten proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 809402. Dirulaguntzak. 20/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2025. urtean Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen ekimenez eguneko zentroak eraikitzeko edo horiek abian jartzeko obrak amaitzeko. DDBN identifikazioa: 814733. Dirulaguntzak. 64E/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena, dirulaguntza hauek eman daitezen norgehiagoka: Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko agente teknikoak kontratatzeko, finkatzeko eta mantentzea babesteko, horiek 2025ean finantzatzen lagunduz. DDBN identifikazioa: 815740. 58. EAOa, 2025EKO MARTXOAREN 8KOA (LARUNBATA). Neurri finantzarioak. Resolución de 6 de marzo de 2025, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. |
|
|
|