461. Buletina

461. zk.    2025-03-07

 

ALBISTEAK
Nafarroako toki-erakundeen 350.000 euro bideratzen ditu NUKFk garapenerako lankidetza proiektuak egiteko
Nafarroako toki-erakundeen 350.000 euro bideratzen ditu NUKFk garapenerako lankidetza proiektuak egiteko
130 udal eta kontzejuek parte hartzen dute Nafarroako Garapen Lankidetzarako Toki Funtsean. 15 proiektu finantzatu zituen iaz, nagusiki Afrikan, GGKEekin elkarlanean
Informazio gehiago
Martxoak 8: Berdintasuna aurrera doa toki udalbatzetan
Martxoak 8: Berdintasuna aurrera doa toki udalbatzetan
Udal gobernuak osatzen dituzten pertsonen %41 eta, kontzejuen kasuan, %36 emakumeak dira. FEMParen eta Espainiako Gobernuaren adierazpen instituzionalak
Informazio gehiago
Toki-erakundeetako 200 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte NUKFk despopulazioari aurre egiteko sustaturiko eztabaida prozesuan
Toki-erakundeetako 200 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte NUKFk despopulazioari aurre egiteko sustaturiko eztabaida prozesuan
Eskualdez eskualde egindako zazpi topaketetan jasotako ekarpenak txosten batean bildu eta Nafarroako Gobernuari helaraziko dizkio Federazioak
Informazio gehiago
Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak Nafarroako udalentzako txapelketa eskaintza aurkeztu du 2025erako
Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak Nafarroako udalentzako txapelketa eskaintza aurkeztu du 2025erako
31 toki-erakundek bertako kirol modalitate horretako partiduak antolatu zituzten joan den urtean. Ikuskizunek %50eko kofinantzaketa dute eta irabaziak ekintza solidarioetara bideratzen dira
Informazio gehiago
Europar Batasunak sustatzen dituen herrien senidetzerako eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko trukeetarako deialdia ireki da
Europar Batasunak sustatzen dituen herrien senidetzerako eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko trukeetarako deialdia ireki da
Proiektuek 50.745 euroko aurrekontua izan beharko dute gehienez. Proposamenak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9tik irailaren 17ra bitartekoa da
Informazio gehiago
Energiari eta trantsizio energetikoari buruzko hiru ikastaro eskaintzen ditu NUKFk toki-erakundeetako langile eta kargudun publikoentzat
Energiari eta trantsizio energetikoari buruzko hiru ikastaro eskaintzen ditu NUKFk toki-erakundeetako langile eta kargudun publikoentzat
Federazioa, Energiaren zuzendaritza nagusiarekin batera, aurrera doa toki esparrurako trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren inguruko prestakuntza programarekin
Informazio gehiago
Seignosse, Frantzia hegoaldeko herria, senidetze bila dabil Nafarroan
Seignosse, Frantzia hegoaldeko herria, senidetze bila dabil Nafarroan
Seignosse Frantziako kostaldean dagoen herri batek, Baionatik gertu, senidetze proiektu bat du eta Nafarroako udalerriren batekin loturak estutzea gustatuko litzaioke. Helburu nagusiak bi herri eta hirien arteko elkartruke kulturala eta adiskidetasun loturak garatzea dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan FNMCrekin.
Informazio gehiago
AGENDA

Azken tokiak berdintasunari eta genero indarkeriari buruzko ikastaroetan

Martxoak 17 –Apirilak 16

 

Bigarren deialdia kanpoko udal argiteriako instalazioak berritzeko proiektu singularretarako laguntza programaren barruan

Urtarrilak 27 Martxoak 20

 

Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2025ean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten

Otsailak 04 – Martxoak 05

 

Toki gardentasunari emaniko AUDAZ sarien I. edizioa

Otsailak 10 Martxoak 15

 

1 ikastaroa. Nafarroako toki-erakundeak toki esparruko trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren erronkaren aurrean

 Otsailak 28 Martxoak 25

 

EnerAgen 2025 energiaren arloko sari nazionaletan parte hartzeko deialdia

 Martxoak 03 – Apirilak 07

 

Web-mintegien zikloa | Udalentzako tresnak eta estrategiak

 Martxoak 12

 

Ikastaroa: Toki kontratazio publikoan interesen gatazka kudeatzeko giltzarriak. Next Generation Funtsen iruzurraren aurkako planei erreferentzia berezia.

Martxoak 17- Martxoak 18

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

36. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 21EKOA (OSTIRALA).

Kontzejuak Kudeaketa batzorde berria. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 5ean hartua, Urdaizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

 

37. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 24KOA (ASTELEHENA).

Dirulaguntzak. Babes zibila. 14287E/2024 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra haien funtzionamenduan laguntzeko. Bi kasuetan, deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN identifikazioa: 806133.

Dirulaguntzak. Suhiltzaile boluntarioak. 14288E/2024 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN identifikazioa: 806158.

 

43. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 4KOA (ASTEARTEA).

Dirulaguntzak. 105/2025 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraiki, eraberritu eta/edo handitzeko obrak finantzatzeko asmoz, 2025. urtean. DDBN identifikazioa: 811723.

Izendapen aldaketa. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abenduaren 11n hartua, zeinaren bidez onesten baita Noáin (Valle de Elorz) / Noain (Elortzibar) udalerriaren izena aldatzea. Hemendik aurrera Valle de Elorz / Elortzibar izanen da.

 

 45. NAOa, 2025EKO MARTXOAREN 6KOA (OSTEGUNA).

Dirulaguntzak. 40E/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2025eko dirulaguntza deialdia. DDBN identifikazioa: 815323.