22. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 3KOA (ASTELEHENA). Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak. 936E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi hau onesten baita: "Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak". DDBN identifikazioa: 803195. 23. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 4KOA (ASTEARTEA). 0-3 hezkuntza zikloko ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak. 283E/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki erakundeei (udalei eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, 0tik 3 urtera bitarteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko. 2025. DDBN identifikazioa: 803232. 26. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 7KOA (OSTIRALA). Kontzejuak. Aizarozko Kontzejuaren sorrera. 1/2025 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Basaburuko udalerriko Aizarozko Kontzejua sortzen duena. Berdintasun proiektuetarako dirulaguntzak. 600E/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako toki erakundeentzat, 2025. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 806512. Nafarroa Ezagutu Sareko dirulaguntzak. 562E/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren bidez ematen den laguntzaren urtea. Ebazpen horren bidez ebazten da deialdi bat, toki erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. DDBN identifikazioa: 780468. 28. NAOa, 2025EKO OTSAILAREN 11KOA (ASTEARTEA). Mugaz gaindiko lankidetzarako dirulaguntzak. 147E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko toki-erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 803436. Toki Inbertsioen Plana. Funtsen banaketa. 570E/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, lehenik, toki programazioko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, toki erakunde bakoitzeko ekarpen mugen eta kostu unitarioen eguneraketa, hirugarrenik, hautatzeko eta lehenesteko baldintzak eta, laugarrenik, Toki Inbertsioen Planean sartzeko eskabideetarako dokumentazio ereduak, 2026-2028 plangintzaldirako. 31. EAOa, 2025EKO OTSAILAREN 5EKOA (ASTEAZKENA). Toki hautetsien hauteskunde-araubide orokorra. Instrucción 1/2025, de 30 de enero, de la Junta Electoral Central, sobre sustitución de cargos representativos locales. Hauteskunde-araubide orokorra. Hauteskunde-mahaiak. Instrucción 2/2025, de 30 de enero, de la Junta Electoral Central, de modificación de la Instrucción 6/2011, de 28 de abril, sobre interpretación del artículo 27.3 de la Ley Orgánica del Régimen Electoral General, sobre impedimentos y excusas justificadas para los cargos de Presidente y Vocal de las Mesas Electorales. 34. EAOa, 2025EKO OTSAILAREN 8KOA (LARUNBATA). Toki-erakundeen zorrarekin lotutako neurri-finantzarioak. Resolución de 4 de febrero de 2025, de la Secretaría General del Tesoro y Financiación Internacional, por la que se actualiza el Anexo 1 incluido en la Resolución de 4 de julio de 2017, de la Secretaría General del Tesoro y Política Financiera, por la que se define el principio de prudencia financiera aplicable a las operaciones de endeudamiento y derivados de las comunidades autónomas y entidades locales. 37. EAOa, 2025EKO OTSAILAREN 12KOA (ASTEAZKENA). Lanbide arteko gutxieneko soldata. 2025eko eguneraketa. Real Decreto 87/2025, de 11 de febrero, por el que se fija el salario mínimo interprofesional para 2025. |