16. NAOa, 2025EKO URTARRILAREN 24KOA (OSTIRALA). Osasun sustapen eta prebentziorako programetarako dirulaguntzak. 26E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, osasun sustapen eta prebentziorako programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796707. Zahartze osasuntsua sustatzeko dirulaguntzak. 27E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796499. Hezkuntza afektibo-sexualeko programetarako dirulaguntzak. 28E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796491. Ongizate emozionala sustatzeko programetarako dirulaguntzak. 29E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, ongizate emozionala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796448. Adikzioak prebenitzeko programetarako dirulaguntzak. 32E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796720. 17. NAOa, 2025EKO URTARRILAREN 27KOA (ASTELEHENA). Ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako dirulaguntzak. 231/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2025". DDBN identifikazioa: 802665. 18. NAOa, 2025EKO URTARRILAREN 28KOA (ASTEARTEA). Ikastetxeak hobetzeko proiektuetarako dirulaguntzak. 313E/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei (udal eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza-DBHko ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egin ditzaten 2025ean. DDBN identifikazioa: 803504. 20. NAOa, 2025eko URTARRILAREN 30EKOA (OSTEGUNA). Poligonoak sustatzeko dirulaguntzak. 1229E/2024 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena, 2025erako, udal poligono eta lokalak sustatzeko, haietan jarduera ekonomikoak gara daitezen. DDBN kodea: 805887. Ehizazainak kontratatzeko dirulaguntzak. 230/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena Nafarroako toki-erakundeei ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko 2025ean. DDBNeko identifikazioa: 802653. 25. EAOa, 2025EKO URTARRILAREN 29KOA (ASTEAZKENA). Xedapen orokorrak. Presazko neurriak. Real Decreto-ley 1/2025, de 28 de enero, por el que se aprueban medidas urgentes en materia económica, de transporte, de Seguridad Social, y para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad. |