455. Buletina

455. zk.    2024-10-30

 

ALBISTEAK
Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrei buruzko Aurreproiektuaren aldeko txostena eman dute toki-erakundeek
Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrei buruzko Aurreproiektuaren aldeko txostena eman dute toki-erakundeek
Toki administrazioentzako transferentziak %1,6 igo dira guztira, Foru Ogasunaren diru-sarrerak %3,8 handituko diren arren. Transferentzia Arrunten Funtsa %5,4 handitu da (KPIa gehi 2 puntu ekainetik ekainera) eta Kapital Transferentzien funtsa %3,4 (KPIa). Gainontzeko transferentziak %19,7 txikitu dira, hein batean Next Generation funtsen ekarpena apalagoa izan delako
Informazio gehiago
Nafarroako Gobernuak iragarri du idazkariei eta kontu-hartzaileei eragiten dien Legearen aldaketa sustatuko duela egonkortze prozesuen arteko lotura kentzeko
Merezimenduen lehiaketa ebatzi bitartean, horren gainean konstituzio-kontrakotasun arazo bat adierazi baitute auzitegiek, prozesua etenda ez duten langileek lanpostuaren jabetza hartuko dute, lekualdaketak ahalbidetuko dira, kontratazio-zerrenda egongo da, ordezkapenak eta lanpostu hutsen deialdiak egingo dira.
Informazio gehiago
Nafarroako Gobernuak idazkarien lanpostuak betetzeko proposaturiko merezimendu lehiaketan konstituzio-kontrakotasun arazo bat adierazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Nafarroako Gobernuak idazkarien lanpostuak betetzeko proposaturiko merezimendu lehiaketan konstituzio-kontrakotasun arazo bat adierazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Administrazioarekiko Auzien Salaren iritziz, lehiaketan eskatzen dituzten baldintzekin udal idazkaritzako lanpostuetarako sarbidea de facto murrizten ari diete lanpostuan gutxienez bi urte lanean aritu ez diren izangaiei. Magistratuen esanetan, zalantza sortzen da eta ez dago argi lanpostuak bete ordez postu zehatzak betetzen ari ote diren eta hori debekaturik dago Konstituzio Auzitegiaren doktrinari jarraiki.
Informazio gehiago
Berdintasun arloko sare-lanerako aukerak NUKFk antolaturiko jardunaldi batean
Berdintasun arloko sare-lanerako aukerak NUKFk antolaturiko jardunaldi batean
Udalerrien elkarteen esperientziak izan zituzten ardatz bertaratutakoek. Parte-hartzaile ia denak berdintasuneko udal teknikariak izan ziren
Informazio gehiago
AGENDA
Hautetsiak: Politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratzeko ikastaroa eta genero indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaroa
Hautetsiak: Politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratzeko ikastaroa eta genero indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaroa
Berdintasunari eta genero indarkeriari buruzko online ikastaroetan izena emateko epea zabalik. Izen-emate buletina eta informazioa honako esteka honetan:
Hautetsientzako ikastaroak
Nafarroako toki-erakundeetako langileei zuzenduriko hirugarren hiruhilekorako ikastaroen eskaintza egin du NUKFk
Ekainean hasiko diren ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da. Prestakuntza ekintzei eta izen-emate buletinari buruzko informazio gehiago web-orrian eskuratu daiteke.
Prestakuntza
Nafarroako toki-erakundeetako langileei zuzenduriko hirugarren hiruhilekorako ikastaroen eskaintza egin du NUKFk

Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia

Maiatz 01 – Azaro 30

 

Dirulaguntzak titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan energia-efizientziako inbertsioak egiteko

Ekain 03 – Azaro 15

 

Zinema eta Landa Inguruneko Emakumeak Ziklo Nazionalaren VII. edizioa

Urri 15 – Azaro 17

 

Espainiako hiri txiki eta ertainei buruzko III. sinposioa

Azaro 21 – Azaro 22

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

207. NAOa, 2024KO URRIAREN 11KOA (OSTIRALA).

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregelamendu Organikoa. 87/2024 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregelamendu Organikoa onesten duena.

 

212. NAOa, 2024KO URRIAREN 18KOA (OSTIRALA).

Landa merkataritza suspertzeko dirulaguntzak. 78E/2024 EBAZPENA, urriaren 8koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, toki erakundeei landa merkataritza suspertzeko dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 789778.

 

216. NAOa, 2024KO URRIAREN 24KOA (OSTEGUNA).

Langileen Estatutuaren aldaketa. 15/2024 FORU LEGEA, urriaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

Farmazien ordutegia. 88/2024 FORU-DEKRETUA, urriaren 9koa, farmazia-bulegoetako jendaurreko ordutegia, guardiako zerbitzua eta aldi baterako ixtea arautzen dituena.

Farmazien ordutegia. 334E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita farmazia-bulegoetako jendaurreko ordutegia, guardiako zerbitzua eta aldi baterako ixtea arautzen dituen urriaren 9ko 88/2024 Foru Dekretuaren I. eranskina.

 

217. NAOa, 2024KO URRIAREN 25EKOA (OSTIRALA).

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko urriaren 9an hartua, Olabeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

 

252. EAOa, 2024KO URRIAREN 18KOA (OSTIRALA).

Lan egutegia. Resolución de 15 de octubre de 2024, de la Dirección General de Trabajo, por la que se publica la relación de fiestas laborales para el año 2025.