Boletín nº 450

450. zk.    2024-06-07

 

ALBISTEAK
Aurrekontuaren Egonkortasunerako arau-fiskalak berriro ere indarrean
Aurrekontuaren Egonkortasunerako arau-fiskalak berriro ere indarrean
Neurriak toki entitateengan eragina du, Espainiako eta Nafarroako gobernuek jakinarazi dutenez, eta defizitari edo superabitari, zorrari eta urteko aurrekontuaren hazkundeari mugak ezarriko dizkio berriro
Informazio gehiago
Farmazietan jendea hartzeko ordutegia eta zaintzako zerbitzua murrizten dituen dekretu baten proiektuaren gaineko kontrako txostena egin dute toki entitateek
Farmazietan jendea hartzeko ordutegia eta zaintzako zerbitzua murrizten dituen dekretu baten proiektuaren gaineko kontrako txostena egin dute toki entitateek
Toki ordezkarien ustez, dekretuaren eragina bereziki ezkorra izango da landa ingurunean
Informazio gehiago
Toki-erakundeetan berdintasuneko politikak sustatzeko lankidetza berritu dute Nafarroako Gobernuak eta NUKFk
Toki-erakundeetan berdintasuneko politikak sustatzeko lankidetza berritu dute Nafarroako Gobernuak eta NUKFk
Hitzarmen berriak laguntza teknikoa eta berdintasun-arloko prestakuntza eskaintzen jarraitzeko laguntza indartu du, eta berdintasunaren aldeko toki-erakundeen sare baten bidez lan koordinatua bultzatzearen aldeko apustua egiten du
Informazio gehiago
Kontuen Ganberak despopulazioaren aurkako foru lege bat onesteko eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehiago emateko gomendatu du
Kontuen Ganberak despopulazioaren aurkako foru lege bat onesteko eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehiago emateko gomendatu du
Despopulazioari buruzko txosten bat argitaratu du, eta bertan Foru Administrazioak arazoari aurre egiteko hartutako neurriak aztertzen ditu
Informazio gehiago
AGENDA
Hautetsiak: Politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratzeko ikastaroa eta genero indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaroa
Hautetsiak: Politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratzeko ikastaroa eta genero indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaroa
Berdintasunari eta genero indarkeriari buruzko online ikastaroetan izena emateko epea berriro ere zabalik dago ekainaren 17tik uztailaren 21era bitarte. Izena emateko buletina eta informazioa honako esteka honetan:
Hautetsientzako ikastaroak

NABIren dirulaguntzak, Nafarroako toki entitateei zuzenduak, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egiteko

2024ko ekainak 7 - 2024ko uztailak 8

 

Jardunaldia- Bizilaguna ezagutzea lankidetzan hobe aritzeko

2024ko ekainak 11 - 2024ko ekainak 25

 

Ehizazainak kontratatzeko eta ehiza espeziek eragindako kalteen prebentziorako laguntzak

2024ko maiatzak 15 - 2024ko ekainak 12

 

Web-mintegia online: Berdintasun arloko betebehar berriak toki entitateetan giza baliabideak kudeatzerakoan

2024ko ekainak 13

 

Hirigintza Topaketak

2024ko ekainak 13

 

Udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia

2024ko maiatzak 27 - 2024ko ekainak 14

 

Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko dirulaguntzen deialdia

2024ko maiatzak 14 - 2024ko ekainak 14

 

Ekonomia zirkularraren hastapen-ikastaroa

2024ko ekainak 14

 

Dirulaguntza bidegorrien eta bizikleta azpiegituren proiektuak egiteko

2024ko apirilak 23 - 2024ko ekainak 24

 

Komunitate energetikoentzako laguntzak 2024ko trantsizio energetikorako

2024ko maiatzak 29 - 2024ko ekainak 28

 

2030 Agendaren aldeko Toki Entitateen Sarearen IV. Batzar Nagusia

2024ko uztailak 4 - 2024ko uztailak 5

ALDIZKARI OFIZIALAK (araudia, dirulaguntzak…)

 

108. NAOa, 2024KO MAIATZAREN 27KOA (ASTELEHENA).

Pirinioetako Planaren ekintzetarako dirulaguntzak. 60E/2024 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Pirinioetako toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 755019.

 

109. NAOa, 2024ko MAIATZAREN 28KOA (ASTEARTEA).

Hirigintza arloko dirulaguntzak. 125E/2024 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi hau onesten den: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, dokumentuak prestatuz edo espazio publikoetan jarduketak eginez" 2024ko ekitaldian. DDBN identifikazioa: 758090.

 

111. NAOa, 2024KO MAIATZAREN 30EKOA (OSTEGUNA).

Turismo-informazioko bulego eta guneetarako dirulaguntzak. 54E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, "turismo-informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko", Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 759875.

Turismo-establezimenduetan energia-efizientziarako dirulaguntzak.  57E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan", Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 759879.

Enpleguko eragileak kontratatzeko dirulaguntzak. 1332E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2024rako "toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten" dirulaguntzarako behar den gastua baimentzen duena eta deialdi horren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 754781.

 

112. NAOa, 2024KO MAIATZAREN 31KOA (OSTIRALA).

Ariketa fisikoarekin loturiko tresna digitalak ezartzeko dirulaguntzak. 37E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, tresna digitalak ezar ditzaten osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 756190.

 

113. NAOa, 2024KO EKAINAREN 3KOA (ASTELEHENA).

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko dirulaguntzak. 213E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako toki erakundeentzat, 2024. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 759043.