Egoera zaurgarrian dauden pertsonak erroldatzeko protokoloa
NUKFren Batzorde Betearazleak oniritzia eta berrespena eman dio egoera zaurgarrian dauden pertsonak Nafarroan erroldatzeko irizpideak bateratzen dituen dokumentu bati. Benetan bizi diren udalerrian bizilekua egiaztatzeko zailtasunak dituzten pertsonak eta etxerik ez dutenak erroldatzeko irizpideak ematen dira bertan. Beherago dokumentu hori ikusgai duzue.
Dokumentua egiteko lanak NUKFk eta Iruñeko Udalak sorturiko lantalde batean egin dira, beste udal batzuekin lankidetzan. Era berean, beste erakunde batzuek, zehazki, Nafarroako Arartekoak eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Kontseilaritzak aipatu erroldatze-egoera horiei heltzea komenigarria litzatekeela adierazteko egindako gomendioetan eta eskaeretan du jatorria testuak.
Dokumentuak, honako kasuetan erroldatzea egiteko irizpideak jasotzen ditu:
- Erroldatzeko zailtasunak dituzten pertsonak, benetan bizi diren udalerrian bizilekua dutela ezin dutelako egiaztatu. Kasu horietan, udala da benetako bizileku hori egiaztatzeko eta erroldatzea egin ahal izateko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketak egiteko eskumena duena.
- Etxerik ez duten pertsonak edo udalerri batean bizi direnak baina etxebizitza batean bizilekua dutenik egiaztatu ezin dutenak. Kasu horietan helbide soziala edo itxurazkoa ahalbidetuko da.
Irizpide horiek orientagarriak dira soilik, eta udalerrietako erroldatze-prozedurak bateratzea asmo dute. Udal bakoitzak erabakiko du irizpide horiek erabiltzen dituen eta bizilekua egiaztatzeko jarduketak egingo dituzten tokian tokiko unitateak, organismoak eta abar zehaztuko ditu.
Horretarako, egokitzat jotzen diren barne jarraibideak edo zirkularrak onetsi beharko dira.
Erroldatzeak egiteko irizpideak