2023KO UZTAILAREN 23KO HAUTESKUNDE OROKORRAK

Joan den maiatzaren 30ean, heldu den uztailaren 23an eginen diren Hauteskunde Orokorren deialdiaren 400/2023 Errege Dekretua argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean. Hasi da, beraz, hauteskunde prozesua osatzen duten tramiteetarako epea kontatzen. Udal prozesua ez bada ere, hauteskunde guztietan bezala, udalek badute zer egin eta zer bete behar. Horregatik, betebehar horiek gogora ekarri nahian, nagusienak daude jasota geroago; horrek ez du galarazten NUKFko zerbitzu teknikoen prestasuna aholkularitza xeheagoa emateko prozesuaren edozein gairi buruz. Era berean, hemen sakatuta Barne Ministerioaren web-orrira sartu eta hauteskunde prozesu osoaren egutegia kontsulta daiteke.

 

UDALEN BETEBEHARRAK HELDU DEN UZTAILAREN 23KO HAUTESKUNDE PROZESUAN.

 

1.-HAUTESKUNDE ZERRENDAK KONTSULTATZEKO ZERBITZUA.

Udalek zerbitzu bat eduki behar dute martxan kasuan kasuko udalerrian indarra duten hauteskunde zerrendak kontsultatzeko, 8 eguneko epean, deialdia egin eta seigarren egunetik aurrera. Kontsulta zerbitzu horrek, beraz, ekainaren 5etik 12ra egon behar du martxan.

Epe horretan, edozeinek erreklamazioa egiten ahal dio Hauteskunde Erroldaren Bulegoko probintziako ordezkaritzari bere erroldako datuen inguruan. Udalen bitartez egin daitezke erreklamazio horiek, zeinek kasuan kasuko ordezkaritzara igorriko baitituzte segituan.

 

2.-HAUTESKUNDE ATALEN KOPURUA ETA MUGAK, HAIEN LOKALAK ETA MAHAIAK.

Hauteskundeen deialdia egin eta seigarren egunean (ekainaren bostean), hauteskunde atalen kopurua eta mugak, haien lokalak eta mahaiak paratu behar dira ikusgai iragarki oholean.

Uztailaren 13tik 22ra arte (bozketa egin baino hamar egun lehenago), jendaurrean egonen da hauteskunde atalen, mahaien eta lokalen behin betiko zerrenda.

Udalek behar bezala seinaleztatu behar dituzte hauteskunde atal eta mahai bakoitzari dagozkion lokalak.

 

3.-HAUTESKUNDE MAHAIEN ZOZKETA.

Udalek zozketa publiko bat egin behar dute hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Zozketa ekainaren 24tik 28ra bitarte egin behar da.

Hala ere, Hauteskunde Batzorde Zentralak hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa ekainaren 22tik aurrera egiteko baimena eman du:

Hauteskunde mahaien zozketa aurreratzeko erabakia

 

4.-LOKALAK ETA LEKUAK GORDETZEA KANPAINAKO EKITALDIAK EGITEKO ETA KARTELAK PARATZEKO.

Udalek lokal ofizialak eta leku publikoak gorde behar dituzte nahitaez eta doan hauteskunde kanpainako ekitaldiak egiteko eta kartelak paratzeko.

Horretarako, deialdia egin eta hurrengo hamar eguneko epean (maiatzaren 31tik ekainaren 9ra), udalek jakinarazi behar diote Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari zer lokal ofizial eta zer leku publiko gordeko den hauteskunde kanpainako ekitaldiak doan egiteko. Eta deialdia egin eta hurrengo zazpi egunekoan (maiatzaren 31tik ekainaren 6ra), zer lekutan para daitezkeen doan kartelak, eta, kasua bada, pankartak eta banderolak.

 

Egutegia (gaztelaniaz)

Hauteskunde-mahaietan ezin egotea adieraztea (gaztelaniaz)

7/2023 Instrukzioa, ekainaren 28koa, Hauteskunde Batzorde Zentralak emana, apirilaren 28ko 6/2011 Instrukzioa aldatzen duena, zeina hauteskunde mahaietako kide eta presidente karguetarako justifikaturiko ezintasunei eta desenkusei buruzko Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 27.3 artikulua interpretatzen baitzuen.

 

Volver arriba