Tokiko Kudeaketa Publikoan espezializatzeko ikastaroa (gaztelaniaz)

JARDUNALDIAK ETA IKASTAROAK

TOKIKO KUDEAKETA PUBLIKOAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTAROKO moduluen edizio berria. Toki entitateetako zuzendaritza postuak dituztenei bereziki zuzendutako programa da.

 

Tokiko Kudeaketa Publikoan espezializatzeko ikastaroa FEMParen 2023ko Prestakuntza Planaren prestakuntza programa nagusietako bat da. Prestakuntza ibilbide bat da, malgua eta parte-hartzaileen beharretara eta prestasunera egokitzen dena. Eduki teoriko eta praktikoak egun toki lidergoak dituen erronkei egokituak daude bereziki. Hasiera eta amaierako saioak aurrez aurreko modalitatean egingo dira. Hasierako saioen amaieratik bukaerako saiora bitarte, e-learning motako ikaskuntza-aldi bat egongo da.

 

Honakoak dira deialdi honetan eskaintzen diren moduluak:

 

A MODULUA: GOBERNANTZA, PLANGINTZA ETA KUDEAKETA ESTRATEGIKOA. Hasierako saioak: 2023ko urriak 2 eta 3. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 11. Informazio gehiago hemen.  

B MODULUA: LIDERGORAKO ETA TOKI GIDARITZA PUBLIKORAKO GAITASUNAK. Hasierako saioak: 2023ko urriak 9 eta 10. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 12. Informazio gehiago hemen.

C MODULUA: TOKI ADMINISTRAZIOKO GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA. Hasierako saioak: 2023ko urriak 4 eta 5. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 13. Informazio gehiago hemen.

D MODULUA: TOKI ADMINISTRAZIOAREN ERALDAKETA ETA DIGITALIZAZIOA. Hasierako saioak: 2023ko urriak 18 eta 19. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 14. Informazio gehiago hemen.

E MODULUA: TOKI MARKETINGA ETA KOMUNIKAZIOA. Hasierako saioak: 2023ko urriak 16 eta 17. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 18. Informazio gehiago hemen.

F MODULUA: KALITATEA ETA BERRIKUNTZA TOKI ADMINISTRAZIOAN. Hasierako saioak: 2023ko urriak 30 eta 31. Amaierako saioa: 2023ko abenduak 19. Informazio gehiago hemen.

 

IZEN-EMATEA

 

Moduluren batean parte hartu nahi izanez gero, honako bi urratsak egin beharko dituzu:

  1. Honako estekan (https://forms.office.com/e/PZVuYumjAc) aurkituko duzun inprimakia bete AUKERATUTAKO MODULUAK LEHENTASUNAREN ARABERA ADIERAZITA, lehenbizi aukeratu duzun modulua eskuragarri ez badago beste bat esleitzeko. Ikastaroan onartua izateko, ezinbestekoa da FEMParen Prestakuntzako, Ikasketetako eta Funtzio Publikoko zuzendariordetzatik posta elektroniko bat jasotzea behin betiko ikasleen zerrendan onartua izan zarela baiesteko.
  2. Ondoren, FEMParen Prestakuntza Planaren web-orri BERRIAN (Crear nueva cuenta | FEMP (formacionfemp.es) erregistratu behar duzu eta interesatzen zaizkizun modulu guztietan izena eman. GARRANTZITSUA: DAGOENEKO AURREKO PLATAFORMAN ERREGISTRATURIK BAZEUNDEN, ZURE PASAHITZA BERRIRO ABIATU BEHARKO DUZU ESTEKA HONEN BIDEZ: Cambiar contraseña | FEMP (formacionfemp.es).

 

Zalantzarik izatekotan, jarri harremanetan Prestakuntzako, Ikasketetako eta Funtzio Publikoko zuzendariordetzarekin (Eva Hurtado – 91 364 37 00; formacion@femp.es)

Volver arriba