Toki entitateentzako dirulaguntzak Memoria Demokratikoa berreskuratzeko

Joan den uztailaren 7an, Memoria Demokratikoaren Estatuko Idazkariak Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorretan Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren gastuen 25.02.925M.481 aurrekontu-partida gisa aurreikusitako izendun dirulaguntza bat ematen baitzion FEMPari.

Dirulaguntza horren zenbatekoa 1.000.000,00 € da, gerra zibilean eta frankismoan hobietan desagertutako pertsonak ikertzeko, aurkitzeko, lurpetik ateratzeko, identifikatzeko eta horiei duintasuna emateko FEMPari atxikitako toki entitateek 2021-2022an egin nahi dituzten jarduerak finantzatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko irailak 10

DEIALDIA

ESKAERA

 

 

Volver arriba