Gobernu Irekiaren I. Plana 2021-2023 – Ekintzak
Gobernu Irekiaren I. Plana 2021-2023
Planak 25 konpromiso biltzen ditu, helburu hauekin: Nafarroako erakundeek gobernu irekiarekin dituzten betebeharrak indartzea, kultura hori Nafarroako gizartean zabaltzea eta gobernu irekia gauzatzeko tresna hurbilak eta eraginkorrak eskaintzea. Gardentasuna, parte-hartzea, entzute aktiboa, kontuak ematea, lankidetza eta datuak formatu irekian ematea bitartekoak dira herritarrekiko harreman berrian.