Herritarren partaidetzari buruzko esperientziak eta balioak bideo batean
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen Departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean, bideo bat argitaratu du toki entitateek herritarren partaidetzaren arloan gauzatu dituzten politikak nabarmentzeko eta azken hilabeteotan egin dituzten jardunbide egokienetako batzuen berri emateko.