Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitara eman du zer populazio zuten udalerriek 2018ko urtarrilaren 1ean eta zenbat zinegotzi dagokien hurrengo hauteskundeetan

Nafarroako Aldizkari Ofizialak, martxoaren 1ean, Foru Komunitateko udalerrien zerrenda argitaratu du, barruti judizialen arabera multzokaturik, non zehazten baita zein den bakoitzaren populazio ofiziala 2018ko urtarrilaren 1ean eta zenbat zinegotzi dagokion bakoitzari, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Udalerrien zerrendan zehazten da zeinetan dagozkien batera Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179.2 eta 184. artikuluetan aipatutako inguruabarrak.

Toki udalbatzek, alderdi politikoek eta partikularrek 7 egun naturaleko epe luzaezina dute, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko esleitutako zinegotzi kopurua dela eta, Estatistikaren Institutu Nazionaleko Probintzia Ordezkaritzara zuzenduta, zeinak instruitu, tramitatu eta proposamena igorriko baitio Gobernuaren ordezkaritzari, horrek ebatz dezan. Udalerrietako populazioaren zifra ofizialak ezin dira inola ere erreklamatu, ofizialki onetsita baitaude. Ebazpen horiek bide administratiboaren amaiera dakarte, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Udalerrien zerrenda:

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/42/Anuncio-52/

Volver arriba