Nafarroako herritarrek nota ona eman diete udal zerbitzuei
5.000 biztanle baino gehiago dituzten Nafarroako udalerrietako herritarrek 6,65eko nota eman diete beren udalek (edo mankomunitateek) ematen dituzten zerbitzuei, STIGA aholkularitza enpresak prestatu duen CITIX barometroaren arabera. Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek, gainera, notarik onena lortu dute Estatu osoan.
Bataz besteko nota 6,23koa da zerbitzuetan, 5,98koa gardentasunean, eta 7,75ekoa bizi kalitatean.
Honako hauek dira baloraziorik onena jasotzen duten zerbitzuak (7tik gorako notarekin): parkeak eta lorategiak, kaleen garbitasuna, hondakinen bilketa eta kudeaketa, babes zibila eta kultura instalazioak.
Beste zortzik 6tik gora jaso dute: argiteria, festak, kirol instalazio eta jarduerak, herritarrekiko arreta, gizarte zerbitzuak, hiri garraio publikoa, eremu publikoen kontserbazioa eta ingurumenaren kudeaketa.
Bestalde, aisialdiaren eta kulturaren eskaintzak nahiz turismoaren sustapenak 5etik gora jaso dute, eta trafikoaren kudeaketak eta aparkatzeak baino ez dute suspenditzen (4,69).
Aipatu behar da inkestatuen %38k uste dutela udalak herritarren parte-hartzea sustatzen duela, eta %40k sentitzen du beren iritziak kontuan hartzen direla.
Barometrorako, 409 inkesta egin dira 5.000 biztanle baino gehiago dituzten Nafarroako udalerrietan.
Balorazioa zerbitzuen arabera
Nafarroa | |
Udal parkeak eta lorategiak | 7,28 |
Kaleen garbiketa | 7,20 |
Hondakinak bildu eta kudeatzea | 7,20 |
Segurtasuna eta babes zibila | 7,17 |
Kultura instalazioak | 7,13 |
Kaleko argiteria | 6,97 |
Festak antolatzea | 6,93 |
Kirol instalazioak eta jarduerak | 6,69 |
Herritarrekiko arreta | 6,61 |
Gizarte zerbitzuak | 6,46 |
Hiri garraio publikoaren zerbitzua | 6,31 |
Eremu publikoen kontserbazio egoera | 6,06 |
Ingurumenaren kudeaketa | 6,02 |
Aisialdiaren eta kulturaren eskaintza | 5,88 |