EBk wifiren instalazioa finantzatuko die Nafarroako 10 udalerriri

Nafarroako 10 udalerrik 15.000 euro bitarte jasoko dute wifi ekipoak eremu publikoan paratzeko, hautatuak izan baitira Europar Batasunaren deialdi batetan. Honako hauek dira:

Artazu, Berriobeiti, Etxauri, Gesalatz, Iguzkitza, Martzilla, Melida, Murillo el Fruto, Tutera eta Zirauki.

WiFi4EU ekimenak sustatzen du herritarrek wifirako sarbide askea izatea Europa osoko eremu publikoetan (parkeak, plazak, eraikin ofizialak, liburutegiak, osasun etxeak eta museoak).

WiFi4EU bonoek wifi puntuen materialaren eta instalazioaren kostuak berdinduko dituzte. Horri esker, ekipo berriak eros daitezke, edo material zaharra berritu, berriagoa eta kalitate handiagokoa den bat erosteko. Abonua jasotzen duten udalerriek konpromisoa hartzen dute sarbidea (Interneteko harpidetza) eta ekipoaren mantentze-lanak pagatzeko, gutxienez hiru urtez doako eta kalitate handiko wifia eskaintzeko.

Ekimen horrek 120 milioi euro izanen ditu erabilgarri 2020ra arte, EBren aurrekontuaren kargura, doako wifi zerbitzu publikoen ekipoak finantzatzeko 8.000 mila udalerritan, estatu kideen artean, Norvegian eta Islandian. Eskaerak zer hurrenkeratan iritsi, hala hautatzen ditu Batzordeak. Lehendabiziko deialdian 13.000 eskaera jaso ziren, eta, horren atzetik, beste batzuk etorriko dira hurrengo hilabeteetan.

Volver arriba