Aurrekontu parte-hartzaileen taldeak legegintzaldiko azken bilkura egin du

Gaur goizean, legegintzaldiko hirugarren eta azken bilkura egin du Aurrekontu parte-hartzaileen programak dituzten toki entitateen taldeak, zeina NUKFk eta Nafarroako Gobernuak sustatzen baitute.

Bileran, Noain Elortzibarko, Berriobeitiko, Beriaingo, Lodosako, Burlatako, Lekunberriko, Tuterako eta Uharteko ordezkariek azaldu eta baloratu dute toki entitate bakoitzak 2018an alor horretan egindakoa, eta esplikatu dute zer ezaugarri duen hogeita hamar bat udalerrik dagoeneko erabiltzen duten parte hartzeko modu horrek.

Gainera, proposamen berriak egin dira hurrengo legegintzaldirako, eta zehaztu da zertan hobetu daitekeen.

Legegintzaldi osoan barna bildu eta aritu da lanean Aurrekontu parte-hartzaileen taldea, Gobernuak eta Federazioak herritarren partaidetza toki entitateetan sustatzeko izenpetu duten hitzarmenaren barnean.

Volver arriba