Toki entitateek emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsi dute

Gaur goizean, 60 toki entitatek baino gehiagok gaitzetsi dute emakumeen kontrako indarkeria ekitaldi batean, non Nafarroako berdintasun arloko teknikarien sareak proposatu eta toki entitateek berek onetsitako adierazpen bat irakurri baita. Ekitaldia azaroaren 25ean egin ohi da, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko nazioarteko eguna baita.

Adierazpena, “Ez dira zifra hutsak, gure bizitzak dira” lelopean, Barañaingo alkatea den Oihaneder Indakoetxeak eta Garesko zinegotzia den Gema Los Arcosek irakurri dute. Lehenago, Pablo Azcona Molinet Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak hartu du hitza, Federazioak kanpainan parte hartu baitu.

Azconak aitortu duenez, indarkeria matxistaren, salaketen eta babespean dauden emakumeen zenbaki izugarriak frogatzen du gizarteak porrot egin duela oinarrizko printzipioak ukitzen dituen problema horren konponketan. Adierazi du udalek handitu dutela bere jarduna azken urte hauetan indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde, eta, ildo horretan honako hauek nabarmendu ditu: berdintasun programak eta proiektuak, emakumeak artatzeko bulegoak, berdintasun teknikarien lana, indarkeriaren kontrako protokoloak, toki entitateetako langileek –batez ere udaltzainek– alor horretan jasotako prestakuntza eta abar.

Bukatzeko, udalen konpromisoa berretsi du emakumeen berdintasunaren, askatasunaren eta bizitzaren alde.

Bere aldetik, Mertxe Leránoz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariak bat egiten du udalen adierazpenarekin, eta zehaztu du Nafarroako Gobernuak eta Institutuak betebeharra dutela genero indarkeriaren kontrako politikak sustatzea eta emakumeen kontrako indarkeriaren fenomenoak erantzun globala behar duela.

AZAROAREN 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Entitate hauek egin dute bat genero indarkeriari aurre egiteko kanpainarekin: Ablitas, Agoitz, Altsasu, Antsoain, Añorbe, Aranguren (Mutiloa), Arellao, Arguedas, Atarrabia, Azkoien, Barañain, Basaburua (Jauntsarats), Bearin, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Biurrun-Olkotz, Burlata, Castejon, Cintruenigo, Eguesibar, Eneritz, Erdialdeko Garapen Partzuergoa, Erriberrri, Ezkabarte (Orikain), Galar, Gares, Garinoain, Gesalatz (Muetz), Girgillao (Girgillao), Imotz (Etxaleku), Iruña, Irurtzun, Izarbeibarko Mankomunitatea, Jaitz, Jurramendiko Mankomunitatea, Kaseda, Larraga, Ledea, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Lekunberri, Leotz (Iratxeta), Lerin, Lintzoain, Lizarra, Lodosa, Melida, Mendabia, Mendabiako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Metauten, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Obanos, Oltza Zendea, Orbaizeta, Orkoien, Ribaforada, Sartaguda, Tafalla, Tirapu, Tutera, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Untzue, Zangoza, Zarrakaztelu, Zizur Nagusia.

Volver arriba