Instituzioak bertatik bertara

Iruñeko Larraona ikastetxeko bi ikaslek elkarrizketa bat egin zioten, joan den azaroaren 5ean, Pablo Azcona NUKFko presidenteari, ikastetxearen ikasketa-zerbitzu proiektu baten barnean, zeinetan Foru Komunitateko instituzio askorekin ari baitira lanean. Ikasketa-zerbitzu programak gero eta arruntagoak dira Estatu osoan eta helburu dute batera garatzea ikasketetako curriculumaren gaietako bat eta alor horrekin zerikusia duten zerbitzuak.

Aipatu beharra dago Larraona eta Caparrosoko Virgen del Soto ikastetxeek sari bana jaso dutela berriki Ikasketa Zerbitzuaren Estatuko Sarearen lehiaketaren laugarren deialdian, zeinetara autonomia erkidego guztietako 300 bat ikastetxe aurkeztu baitziren.

Volver arriba