Parlamentuak Gobernua premiatu du hiriguneetan abiadura mantsotzen duten oztopoen arazoa konpontzera

Parlamentuak, joan den urriaren 4ko osoko bilkuran, Nafarroako Gobernua premiatu zuen udalerrietako zeharbide eta sarreretan abiadura mantsotzeko dauden oztopoen arazoa konpontzera eta arlo horretako araudia aldatzera. NUKFk egin gestioen ondorio izan da erabakia. Izan ere, Gobernuari eta Parlamentuari horren berri eman zion, Pablo Azcona NUKFko presidentea ukitutako udaletako alkate batzuekin bildu ondoren.

Erabakiak, zeina aho batez hartu baita, galdegiten du aipatutako arazoa konpontzea eta gure hiriguneetako errealitatera egokitutako neurriak hartzea: espaloirik gabeko zeharbideak, %5etik gorako maldak eta trazadura bihurgunetsuak; izan ere, hartu beharreko neurriek hobeki sustatu behar dute ibilgailuak mantsoago joatea hirietan barna.

Onetsitako ebazpenaren bigarren puntuan eskatu zaio Gobernuari kontuan har dezan araudia eguneratzeko aukera eta, kasua bada, bere egin ditzan Estatuko errepideen sare orokorretarako ezarritako neurriak.

Ebazpenean, halaber, jasota dago bilkura bat izan zela bertan NUKFko buruarekin eta udalerrien ordezkari batekin.

Volver arriba