NUKFk Parlamentuko taldeei proposatu die zenbait zuzenketa egitea Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legean
Pablo Azcona, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea, Nafarroako Parlamentuko talde guztiekin bildu da, zenbait zuzenketa helarazi nahi baitie Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legean egiteko. Zuzenketa horietan jasota daude joan den ekainaren 22ko Batzar Nagusiak onetsitako proposamenak. Izan ere, Batzarrak onespena eman zion proiektuari, baina, betiere, hartan zenbait aldaketa eginda.
Batzarraren ondoren Gobernuak eskaera batzuk onartu zituen, baina garrantzi bereziko beste batzuk, ordea, ez. Zehazki, hauek ez zituen onartu:
- Kontzejuak azkentzeko arrazoietatik kentzea behar adinako baliabiderik ez izatearena.
- Eskualdeek eskuordetzearen bidez bereganatuko dituzte toki entitateen eskumen guztiak, ez legearen aginduz, goi hornidura, hondakinen tratamendua eta gizarte zerbitzuak barne, ulertzen baita udalei dagozkiela.
- Udalerriei esleitzea eskualdeko batzordeko kide guztien izendapena eta bermatzea udalerri guztiek gutxienez ordezkari bat izanen dutela bertan.
- Nafarroako Foru Ogasunaren diru-sarreren portzentaje bat eta bermatutako gutxieneko bat ematea Toki Ogasunen Funtsari.
- Mailaz maila aplikatzea, zenbait urtetan, lur-ondasunen gaineko gutxieneko tasa, indarra hartu beharko lukeena toki ogasunei buruzko lege berria onetsitakoan, zeinak finantzaziorako sistema berria zehaztuko baitu.
Orain Federazioko presidenteak Parlamentuko taldeei helarazi gogo dizkien zuzenketek helburu dute proposamen horiek legean sartzea.