Udalerriek eskumenak berreskuratu dituzte berdintasunaren eta genero indarkeriaren arloetan

Udalerriek eskumenak berreskuratu dituzte emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eta genero indarkeriaren arloan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 25. artikuluan ezarritako zerrendatik kendu baitziren Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Legea 2013an onetsi ondoan. 9/2018 Lege Errege Dekretuak dakar neurri hori (abuztuaren 4ko NAOa), zeina Genero indarkeriaren kontrako Estatuko Hitzarmena garatzeko presazko neurriei buruzkoa baita. Lege aldaketa horretaz gain, Gobernu zentralak iragarri du genero indarkeriaren kontrako borrokarako funtsak bikoiztuko dizkiela toki entitateei.

Aipatu beharra dago Nafarroako toki entitateek ez zutela eskumena galdu aldi horretan, zeren 23/2014 Foru Legeak leku eman baitzien hari eusteko toki administrazioa berrantolatzeko legea onetsi arte.

Volver arriba