Hasi da Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen proiektuaren tramitazioa Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramaile batzordeak tramitatzeko onartu du, irailaren 3ko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen aurreproiektua. Foru Gobernuak, Parlamentuak udako oporrak hartu baino lehen, testua onetsi eta Ganberara igorri zuen. Udako etenaldiaren ondoren, mahai-batzordearen lehendabiziko bilkuran, tramitatzeko onartu dute proiektua. Hemendik aurrera, zuzenketak aurkezteko epea zabalduko da, eta dagokion batzordean eztabaidatuko dira.
NUKFk, bere aldetik, Parlamentuko taldeei igorriko dizkie ekaineko batzarrean onetsi bai, baina Foru Gobernuak onartu ez dituen zuzenketak. Jakina denez, batzar hartan, toki entitateek erabaki zuten, gehiengoz, oniritzia ematea aurreproiektuaren tramitazioari, baina, aldi berean, edukian zenbait aldaketa egitea proposatu zuten.