Zabalik dago enplegu sozialerako materialak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, zeina NUKFk urtero sustatzen baitu
NUKFri atxikitako toki entitateek, 2.000 biztanletik beherakoak badira, diru-laguntzen eskaerak aurkezten ahal dituzte, entitate honetan enplegu sozialerako proiektuetan erabilitako materialak finantzatzeko, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako deialdien barnean. Epea urriaren 15ean bukatuko da.
Deialdian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten proiektuek 2.500 euro arte jaso ditzakete. NUKFk 90.000 euro ditu deialdi horretarako, La Caixa eta Nafarroako Kutxa fundazioek emanak, hiru entitateek izenpeturiko hitzarmenaren barnean.