Gobernu zentralak eskumen sozial batzuk itzuliko dizkie udalei, eta transferentziak bikoiztuko, genero indarkeriari aurre egin diezaioten

Gobernu zentralak egun toki araubideari buruz indarra duen araudia aldatu gogo du, udalei gizarte arloko eskumenak itzul dakizkien , lehenago autonomia erkidegoen mesedetan galdu baitzituzten 2013an Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Legea onetsita. Hala iragarri zuen Carmen Calvok, Presidentetzaren, Gorteekiko Harremanen eta Berdintasunaren ministroak, joan den uztailaren 31n, berdintasunaren konferentzia sektoriala bukatutakoan. Errege lege dekretu baten bidez eginen dira aldaketak, premiamendu bidez.

 

Diru gehiago udalentzat

 

Agerraldi berean, ministroak jakinarazi zuen Gobernuak aurreikusten duela udalei bikoiztea 2019an genero indarkeriari aurre egiteko transferentziak, 20 milioi izatetik 40 izatera pasako baitira. Egun, indarkeria matxistaren kontrako hitzarmenaren barnean, Estatuak 80 milioi euroko aurrekontua du, autonomia erkidegoek 100ekoa, eta udalek 20 milioi jaso dituzte.

Volver arriba