Udalkideen prestakuntza
Toki entitateak eta Berdintasunari buruzko Foru Lege berriaren inguruko jardunaldia
NUKFk, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin elkarlanean, ondorengo jardunaldia antolatu du: “Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren Foru Legea eta toki esparruan duen aplikazioa: berdintasuneko ordenantzak eta parte-hartze estrategiak”.
Argibide gehiago:
Hautetsi berrientzako prestakuntza
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak aurrera jarraitzen du legealdi hasiera honetan toki-erakundeetako hautetsiak prestatzeko ekintzekin.
Oraingo honetan, udaletako eta kontzejuetako sei jarduera-arlo garrantzitsuri buruzko prestakuntza-ekintza bana emanen du. Arratsalde bateko hitzaldiak izanen dira. Horietan, toki-erakundeetako teknikariek, NUKFk, Nafarroako Gobernuak eta beste erakunde batzuek (Kontuen Ganbera, kasurako) erakunde horiek gauzatzen dituzten jarduerei buruzko ikuspegia emanen dute: araudi-esparrua, programa nagusiak, finantzaketa, Foru Administrazioaren babesa, eta abar.
Helarazi, mesedez, atxikitako PDFetan jaso dugun informazioa eta egokien iruditzen zaizkien hitzaldietan parte hartzeko gure gonbidapena zure korporazioko kideei.
PRESTAKUNTZA IKASTAROEN triptikoa
Izena emateko fitxa: